Garai bateko irudiak zetozkidan burura: neska gaztea errailen ondoan zetzan, odoldua, lagunari zerbait adierazi nahian...alboan zituen oinetako bat eta poltsa...Harro baino harrogo zioen herriko alkateak, alegia, RENFEk 100 milioi (pezeta) inbertituko dituela oinezkoen pasabide seguruak eraikitzeko. Amorrazioz entzun nion esandakoa: zer zor diogu bada RENFEri? Ez al ditu 100 urte igaro sosik gastatu gabe!!Eta hara, gaur gertakaria!Pena eman dit. Izugarrizko pena gainera: neska gaztea lagunartera joateko prestatua izango zen (Santakrutzak Andoainen). "Badakizu, ohitura hori dute eta agian be...