Treneko basajaun edo olentzeroa...

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-03 19:51
1

Trena hartzen dudan bakoitzean gogo bat etortzen zait,
pareko jarlekuan hankak jartzeko gogoa
eta batzuetan,
ezin izaten dut alde batera utzi.

Egun horietan ikusten dut treneko pika,
edo ikuskaria,
edo dena delakoa.

Gizon hori txikitatik ikusi izan dut
eta aipatu dudan gogo hori aspalditik datorkit...

Behin baino gehiagotan harrapatu izan nau hankak pareko jarlekuaren gainean ditudala gizon bizardun horrek.

"Arratsaldeon, hankak jaitsi, mesedez" esaten dit bere ahots lodiaz,
kaso egin eta txartela erakusten diot.

"Agur" elkarri esan eta hurrengo batean berriz ikusteko gogoa uzten dit, hurrengo egun horretan hankak jarlekuaren gainean ez ditudala ikus dezan. Baina gogoarekin baino ez naiz gelditzen, izan ere, hurrengo ikusten dudanean, berriz ere hankak pareko jarlekuaren gainean ditut...

Egunen batean ikusiko al nau ganoraz eserita?

Sugoi

Sugoi 2007-11-04 12:19 #1

Jajaja!!! Metroan noala deskribatu nauzula dirudi!! Niri berdin gertatzen zait, hain da erosoa...


Utzi iruzkina: