Kategoria: olentzero
Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa ahotik Lucky Lukeri:Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa eskutik Gabriel Arestiri:Eta zuzentasun politikoak kendu dizkio Olentzerori pipa eta botila ardoa. Ez hori bakarrik, aurpegitik ikatza garbitu dio eta jantzi moñoño -leun esatearren- batzuekin apaindu du. Emaitza: biguna, melenga eta hipergluzemia eragiterainoko gozoa. Hemen duzue ikusgai. (Diabetikoentzako oharra: ikuste soilak odoleko azukre maila neurri arriskutsuetaraino igo dezake.)Laster, ikusiko dugu, kapoiak kenduko dizkiote -oilar koitaduak, irenduta- eta auskalo arrautzak ...
Neguarekin batera datorkigu, jentilen ordezkari, gure-gurea den ikazkin euskaldun maitatua (bizarzuri eta errege mago arrotzen aurrean guk ere Bai EHri-ren pegata honekin azpimarratzen duguna). Etxe askotan opariak utziko direla eta norbaitek ideiarik nahi balu, guk heldu euskaldunentzako "Estatu etnozidaren kontra" Joxe Manuel Odriozolaren liburua gomendatuko genuke adibidez. Erdaldunentzako ("abertzale" eta "euskaltzale" erdaldunentzat bereziki) lehenbailehen euskalduntzeko baliagarria izan daitekeen edozein edo edozer.
Iruñeko Olentzeroaren lagunak elkarteak antolaturik, larunbat honetan, abenduak 17, kantaldia eta dantzaldia izanen da.Arratsaldeko 18.30etatik aintzina eta San Frantzisko plazan. Dantzaldia eta kantaldia burutzen den bitartean ardoa, sagardoa eta txistorra banatuko dute parte hartzen dutenen artean. Txikientzako berriz txokolatea izanen da.Iruñeko euskal giroan murgiltzeko baduzue beste aukera bat, larunbat honetan. ANIMATU ZAITEZTE ETA ETORRI!!!!!
Atzo, Euskal Herri osoan barna bezala, Berako karriketan ere ibili zen Olentzero. Opor egun batzuk ere oparitu dizkigunez, urte berriarekin itzuliko gara.Eguberri eta urteberri on!
2008 Olentzerori gutuna lehiaketako argazkiak eta bideotxoak ikusi nahi badituzue jo helbide honetara.
Santo Tomas egunean kantatu, Olentzero erretzen parte hartu, taloak egiten ikasi eta afalostean bertsotan entzun, hona zertan aritu den gure elkartea azken hiru astetan.
No sabemos si va a haber amigo invisible o no. Todavía hay tiempo, pero alguien (por ejemplo Ander, Itsaso o Koldo, que sí van a estar la noche buena) tendra que mover el tema.De momento el sábado vienen los de Cadiz. El Olentzero a Elgeta viene el domingo, el que quiera regalos que avise antes de venir.
Umorearen baliabidetzat hartu behar ditugula dio Katixak orokortzea eta esajerazioa. Hala da, bi-biok laguntzen baitute, ispilu deformatzaileak nola, ezkutukoa azaleratzen, ikusezina bistaratzen. Batzuetan, ordea, errealitatea hain da argia, hain behar du azalpen gutxi –ulertu nahi duenarentzat- ezen ispilu arrunta besterik ez baitugu behar umorea lortzeko. Umorea, bestalde, beltza ere izan daiteke; oso beltza. Hemen duzue ispiluak islatzen duena: “¡Ya llega el carbonero!... todos a la calle para recibirle.” Horixe irakur daiteke ispiluan. Eta ez du agertzen ispilu ...
Enplegu publikoa ia guztiok nahiko genukeen lana da, eta hori ia inork gutxik uka lezake. Hezkuntza Sailak plazaratu dituen oposizioen harira ari naiz. Oposizio hauek arautzen dituen dekretoa (edo dena delakoa, berdin dit) irakurtzen aritu naiz eta ia-ia ezinezkotzat joko nuke lanposturen bat lortzea zeure kabuz aurkeztuko bazenu zure burua, hau da, txanda librean. Nolanahi ere, denbora asko eman duten pertsonek aukera handiagoa izateari guztiz bidezkoa deritzot. Zerbaitengatik sartuko ziren bere garaian, hori ezin uka. Baina dekretoak eta aginduak sortzen eta plazaratzen dituztenei egia e...
XVI. mendekoa izan arren, etxeak ezusteko modernoak ditu, besteak beste, ikus-entzunezko kontakizunak, joko birtualak eta erakusketa eta ekintza interaktiboak. Euskal Herriko ikazkin ospetsuena menditik Mungiako Udalak prestatu dion baserrira jaitsiko da eguerdian. Bere etxe berria, 'Olentzeroren baserria', Euskal Herriko lehen parke mitologikoaren barruan kokatutako 500 urteko baserria izango da. Landetxo Goikoa-Olentzeroren Baserrik (Izenaduba Basoa) balio arkitektoniko eta historiko handia dauka eta Euskal Herriko baserri zaharrenetakotzat jota dago.Ikusi nahi duenak 94.674.00.61 telefon...
Trena hartzen dudan bakoitzean gogo bat etortzen zait, pareko jarlekuan hankak jartzeko gogoa eta batzuetan, ezin izaten dut alde batera utzi. Egun horietan ikusten dut treneko pika, edo ikuskaria, edo dena delakoa. Gizon hori txikitatik ikusi izan duteta aipatu dudan gogo hori aspalditik datorkit... Behin baino gehiagotan harrapatu izan nau hankak pareko jarlekuaren gainean ditudala gizon bizardun horrek. "Arratsaldeon, hankak jaitsi, mesedez" esaten dit bere ahots lodiaz, kaso egin eta txartela erakusten diot. "Agur" elkarri esan eta hurrengo batean berriz ikusteko gogoa uzten dit, hurren...
Hemen duzue Santurtziko Kultura Sailatik bidali diguten Olentzarori Gutunaren saridunen zerrenda... ez al duzue ezagunik ikusten? ZORIONAK GUZTIOI!!!(guk Axularrekoak azpimarratu ditugu, jakina :D ) “A” KATEGORIA 1. ELENA ARANA LÓPEZ Adina: 7 urte Ikastetxea: SAN JOSE CARMELITAS &...