Lucky Luke, Gabriel Aresti eta Olentzero

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-12-24 18:38


Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa ahotik Lucky Lukeri:



Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa eskutik Gabriel Arestiri:




Eta zuzentasun politikoak kendu dizkio Olentzerori pipa eta botila ardoa. Ez hori bakarrik, aurpegitik ikatza garbitu dio eta jantzi moñoño -leun esatearren- batzuekin apaindu du. Emaitza: biguna, melenga eta hipergluzemia eragiterainoko gozoa. Hemen duzue ikusgai.
(Diabetikoentzako oharra: ikuste soilak odoleko azukre maila neurri arriskutsuetaraino igo dezake.)




Laster, ikusiko dugu, kapoiak kenduko dizkiote -oilar koitaduak, irenduta- eta auskalo arrautzak -oiloenak- ere desagertuko zaizkion abortuaren kontrako erakunderen baten eskariz.

Olentzero zikin, erretzaile, lodi eta mozkortia nahi dut nik, ze demontre!


P.S:
  • Hemen landu zuten gaia nik baino ganora handiagoz.
  • Gabriel Aresti aipatuta, honekin gogoratu naiz ;-)







Utzi iruzkina: