Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa ahotik Lucky Lukeri:Zuzentasun politikoak kendu zion zigarroa eskutik Gabriel Arestiri:Eta zuzentasun politikoak kendu dizkio Olentzerori pipa eta botila ardoa. Ez hori bakarrik, aurpegitik ikatza garbitu dio eta jantzi moñoño -leun esatearren- batzuekin apaindu du. Emaitza: biguna, melenga eta hipergluzemia eragiterainoko gozoa. Hemen duzue ikusgai. (Diabetikoentzako oharra: ikuste soilak odoleko azukre maila neurri arriskutsuetaraino igo dezake.)Laster, ikusiko dugu, kapoiak kenduko dizkiote -oilar koitaduak, irenduta- eta auskalo arrautzak ...


Nire aitaren etxea (revisited) (HD) from borthuzai on Vimeo.


Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire ...


Zer hostia!!

aiene 1456130527263 Ai ene!! | 2008-04-30 13:48

  Francoren morroi bati entzuna diot bart, hamar espainol bederatik bat Madrildarra dela; gure kuñatezan hogei eta lau gara, baina bat ere ez da Madriletan jaio. Hortik konkluditzen dut ezen edo Francoren morroiek gezurra diotela, edo euzkotarrak ez garela espainol.


Isicen naiz. Hemen. Nago. Orain ez naiz. Esan dudana da arrazoia, bai, argudioa. Narama. Ni. Nora. Nahi. Duen. Harek. esan. Dudana. Da. Esanen. Dudana. Izanen. Da. Arrazoia. Bai. Argudioa. Isilcen. Naiz. Orain ez naiz. Isilcen. naiz. Hemen. Nago. Egon. Bai. Argudioa. Horregatik nire eskuaren azken mugimentua izanen da nire testamentuaren (hil eta buruan emanikoaren) firma. Firmacen dut nire argudioa izen honekin (salduko ez dudan gauza bakarra): Gabriel Aresti. (Eta ez da nire errua). Bizia da testamentua. Isilcen. Naiz. Ez naiz. Isilcen. Bai. Diot.        ...


Nire aitaren etxea                              defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta be...