Nire Aitaren Etxea Defendituko Dut, Gabriel Arestik 1964an -Harri eta herri- liburuaren baitan argitaratutako olerki bat da hau.

herriaren_indarra 1456135356024 GAZTERIA GOGOR ETA TINKO! | 2007-05-08 16:09

Nire aitaren etxea
                              defendituko dut.

Otsoen kontra,

sikatearen kontra,

lukurreriaren kontra,

justiziaren kontra,

defenditu

eginen dut

nire aitaren etxea.

Galduko ditut

aziendak,

soloak,

pinudiak;

galduko ditut

korrituak,

errentak,

interesak,

baina nire aitaren etxea defendituko dut.

Harmak kenduko dizkidate,

eta eskuarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

eskuak ebakiko dizkidate,

eta besoarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

besorik gabe,

sorbaldik gabe,

bularrik gabe

utziko naute,

eta arimarekin defendituko dut

nire aitaren etxea.

Ni hilen naiz,

nire arima galduko da,

nire askazia galduko da,

baina nire aitaren etxeak

iraunen du

zutik.

 

 

 

 

 

  

 

 

 

Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta alderdi komunistaren inguruan ibili zen, beti ere unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian. Poeta sozial eta iraultzailetzat jo dute.


Utzi iruzkina: