Kategoria: dut
Eguzkiak aspaldi hasi du mendebalderako txangoa eta ni iratzartzeko! begi bat erdizka ireki eta iratzargailua pila gabe geratu dela gandutsu ikusi dut......berandu noa...eta ez nau arduratu, gaur, maite dut aparailu madarikatu ttiki hori: "galdutako denborak", ez baitit inolaz "irabazitako denbora" lapurtu!Zer amestu dudan? Besterik gabe lo hartu dut!;-) Masai
Igandean Josu Zabalari eginiko elkarrizketa bat zekarren Gara egunkariak eta ikusi bezain pronto, hasieratik bukaerara ezertxo ere galdu gabe irakurtzeko erabakia hartu nuen. Beti da interesgarria Josu Zabalak esaten duena edo ia beti (honek ere izango ditu bere egun txarrak...) eta elkarrizketa honetan ere, halaxe izan zen. Kazetariak nabarmendu zuen titularrean hurrengoa irakurri zitekeen: "Gaur egun Euskal herrian egiten den musikaren maila sekula baino altuagoa da" eta egia esan, erabat ados nago. Hala ere, beste adierazpen batek deitu zuen nire arreta. Bertan, Zabalak zioen ez zuela p...
Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta be...
Ez naiz ni oso argazki zalea, ez naiz eta oso fotogenikoa (ni agertzen naizen argazkietaz mintzo nintzen noski:). Beno, hala iruditzen zait niri behintzat, argazki guztietan gaizki ateratzen naizela. Ez dut nire buruaren irudi hori. Gutxi gora behera, nork bere ahotsa ezagutzen ez duen era berean, you know. Baina egia esan, nik nire buruaz dudan imagina ere ez da oso-oso zuzena izango ziurrenik, zeren eta ispiluak aurpegiaren aurrez aurrekoa erakusten digu soilik, eta ez dakigu gure itsura perfilez… zein den. Eta dena esan behar bada, ispiluak ere ez ditut oso gustuko. Ez dakit, hotzak dira...
Bizitzan bi eratako pertsonak daude, gauzak bi multzotan banatzen dituztenak, edo bi multzotan banatzen ez dituztenak.Ni bigarren multzokoa izan naiz beti (ikusten denez ;-), hori bai, beti banatzen nituen gauzak bi multzotan, ei! baina nire barnerako, e? ni oso edukatua naiz! nik ez dut jendea klasifikatzen... badakizu, oso tolerantea naiz, denok bat gara...Baina beno! Aitortu behar badut, Tintin irakurtzen zutenak aburritu batzuk ziren, ni Asterix zalea nintzen. Benito Lertxundi berriz, puto txapas! bere ahots ronko ariketa horiekin... Gora Laboa tio! Eta Guns n´ Roses!? bueno...
"Onura bai zelai zabala, eta mina laberintu hotzabideak artez beteak eta behin artean erorita ezinezko irtetea eman gabe jauzia arte gainetik jauzia" dutBaina zer da artea?eta Artea? (artistikoa)gauza bera al dira?artea, amarrua, animaliak harrapatzeko tresna da besteak beste Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera.Baina, eta Artea? Zer da Artea?gauza bera al dira artea eta Artea?eta Artista?Entzun diezaiogun Oteizari hemengo honetan.(4:26tik aurr...
Atzoko mezuaren erantzunen artean Dut talde hondarribitarraren "konbikzioa" kantuaren aipu bat agertu zen. Talde ikaragarria izan zen eta jarraituko du izaten, Kuraia-ren "atsedenaldiaren" ondorioz berriz jotzen hastekotan omen dira eta. Letra zoragarriak idatzi zituzten eta kantu honetakoa dut kuttunenetako guztien artean. Kontua da, kontu honekin orain bi urte idazten hasi eta bukatu ez nuen (p'bariar) errelato baten hasiera etorri zitzaidala burura. Hori, eta gaur lanean lanpetuta nabilela, hauek dira testu hau berreskuratzeko aitzakiak. "…bandera trapu bat da, h...