...haizerik ez badabil, bandera trapu bat da...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-23 12:10
1

Atzoko mezuaren erantzunen artean Dut talde hondarribitarraren "konbikzioa" kantuaren aipu bat agertu zen. Talde ikaragarria izan zen eta jarraituko du izaten, Kuraia-ren "atsedenaldiaren" ondorioz berriz jotzen hastekotan omen dira eta. Letra zoragarriak idatzi zituzten eta kantu honetakoa dut kuttunenetako guztien artean.

Kontua da, kontu honekin orain bi urte idazten hasi eta bukatu ez nuen (p'bariar) errelato baten hasiera etorri zitzaidala burura. Hori, eta gaur lanean lanpetuta nabilela, hauek dira testu hau berreskuratzeko aitzakiak.

"…bandera trapu bat da, haizerik ez badabil... Halaxe esaten zuen taberna harren iluntasunaz probestuz Felixen belarrietan barna garuneraino sartzen zitzaion Duten kantu hark. Behin eta berriz errepikatzen zen esaldi bera baina hitz jokuetan ez bezala, errepikatzen zen bakoitzeko zentzu gehiago hartzen zuen. Are gehigo, burua altxatu eta tabernaren beste puntan zuen Samsun telebista erraldoiean Arnaldo Otegi prentsa-aurreko bat ematen ikusten zuenenan. Antza zenez ezker abertzaleak bere bozkak Euskal Herriealdeetako Alderdi Komunistarentzat izatea erabaki zuen. Agian, Felixek ere beraiei emango zien bozka, beraien aldekoa baino, beste batzuen aurkakoa izango zen baina beraiei emango zien agian. Felix, beste guztiak eta bandera bezalaxe, haizeak astintzen bait zuen."

i eme

i eme 2006-11-23 13:47 #1

atzo haizeari buruz atsotiz bat jarri nian blogean (gaur arazo tekniko bategatik ezabatua izan dek :p ), eta gaur hire relatoari referentzi bat jarri zioat post horri.<br />haizearen kontra joan behar diau?<br />


Utzi iruzkina: