Kategoria: haizeak
Blog kontuan esan nahi dut! Ez al zenuten atzoko marrazketa pornografikoarekin nahikoa izan? Gaur begirada atzera bota eta nire lehen blogaz oroitu naiz. Ez zuen denbora gehiegirik iraun eta egia esan ez nituen gauza asko bertan zintzilikatu baina blogaren funtzionamendua ezagutzeko balio izan zidan. The Indezents honetan idatzitako hainbat mezu lehendabiziko aldiz blogari.net plataforman sorturiko blog honetan jarri nituen baina nitaz gain, beste inork irakurri ote zituenaren zalatzak nituenez (zalantza ziurrak alegia) berriz ere zintzilikatzea erabaki nuen.  ...
"…bandera trapu bat da, haizerik ez badabil... Halaxe esaten zuen taberna harren iluntasunaz probestuz Felixen belarrietan barna garuneraino sartzen zitzaion Duten kantu hark. Behin eta berriz errepikatzen zen esaldi bera baina hitz jokuetan ez bezala, errepikatzen zen bakoitzeko zentzu gehiago hartzen zuen. Are gehigo, burua altxatu eta tabernaren beste puntan zuen Samsun telebista erraldoiean Arnaldo Otegi prentsa-aurreko bat ematen ikusten zuenenan. Antza zenez ezker abertzaleak bere bozkak Euskal Herriealdeetako Alderdi Komunistarentzat izatea erabaki zuen. Agian, Felixek ere beraiei em...
Oroitzapen hoberenak gertatu ez diren gauzak direnean...
Oroitzapen hoberenak gertatu ez diren gauzak direnean, zerbait oker doa. Batenbatek esana da oroitzapenak ametsak baino gehiago direnean zahartzen ari garenaren seinale dela. Ez zitzaion arrazoirik falta baina Ugartek zahartzen hasia zela eta motxilan ametsak besterik ez zeramatzala sentitzen hasia zen.Bizitzaren motorra arrixkatzea zela pentsatzen hasia zen eta berak, motor hori, betidanik itzalia izan zuela iruditzen zitzaion. Orainarte ez zen hontaz konturatu baina egia zen, benetan garrantzitsuak ziren gauzekin segurtasunean babestu zen beti eta beldurra izan zen babes horretan izan zue...
“Hotz egiten du hozgailuan”. Pentsatu bezain pronto konturatu zen esan zuen lelokeriaz; “hotz-gailua”, hozten duen gailua. Hitzak berak esaten du baina ez zen sekula baten barruan egon. Esperientzi berri bat zen, ez zegoen zalantzarik, baina han hotza egiten zuen. Zergatik sartuko ote zen horrelako apustuetan! Behin eta berriz damutzen zen apustu inozo hartan sartzeaz eta hurrengoan isil-isilik geratuko zela egiten zion promes bere buruari. Hala ere, berak ere ez zuen sinisten barneak jaten bait zizkion metro eta erdi baino askoz gehiago eta bere bizkar erdia baino ez zuen neska batek lau L...
Haizearen kontra ibili behar dugun? Ez dakit, errelato honetan haizea protagonista bat gehiago da, historioaren metafora bat. Errelato honetako haizea garaiek, politikoek edo komunikabideek inposatzen digutena baino gehiago da. Hori ere izan liteke haize honen zati nimiño bat baina haize hau afektiboagoa da, abstraktuagoa; gure artean dabil, eragin egiten gaitu, ozeanoan nabigatzen ari den paperezko txalupa baten moduan astindu. Ea kontra egin behar diogun? Askotan hobe izaten da haizeak ematen digun indarraz probestea nahi dugun lekura eraman gaitzazan. Haizeak izeneko...
Atzoko mezuaren erantzunen artean Dut talde hondarribitarraren "konbikzioa" kantuaren aipu bat agertu zen. Talde ikaragarria izan zen eta jarraituko du izaten, Kuraia-ren "atsedenaldiaren" ondorioz berriz jotzen hastekotan omen dira eta. Letra zoragarriak idatzi zituzten eta kantu honetakoa dut kuttunenetako guztien artean. Kontua da, kontu honekin orain bi urte idazten hasi eta bukatu ez nuen (p'bariar) errelato baten hasiera etorri zitzaidala burura. Hori, eta gaur lanean lanpetuta nabilela, hauek dira testu hau berreskuratzeko aitzakiak. "…bandera trapu bat da, h...