Haizea: i eme-ri erantzunez
Haizearen kontra ibili behar dugun? Ez dakit, errelato honetan haizea protagonista bat gehiago da, historioaren metafora bat. Errelato honetako haizea garaiek, politikoek edo komunikabideek inposatzen digutena baino gehiago da. Hori ere izan liteke haize honen zati nimiño bat baina haize hau afektiboagoa da, abstraktuagoa; gure artean dabil, eragin egiten gaitu, ozeanoan nabigatzen ari den paperezko txalupa baten moduan astindu. Ea kontra egin behar diogun? Askotan hobe izaten da haizeak ematen digun indarraz probestea nahi dugun lekura eraman gaitzazan.
Haizeak izeneko errelato honetarako idatzi nituen idatzi laburrak aspaldi itxitako blog batean zintzilikatu nituen eta ondoren doana zen errelatoaren aurkezpena. Ea horrela hobeto ulertzen den:
"Hosto bat dago plazaren erdian. Haizeak gogor jotzen du eta noraezean dabil han-hemenka zentzurik gabeko koreografia batean murgilduta. Haizeak, kolpez gorantz altxatzen du eta kolpez lurreraino erortzen utzi, alde batetik bestera dabil nora joan nahi duen jakin gabe. Bapatean, haize bolada gogor batek astindu du plaza; berarekin, hosto mordoxka bat dakartza eta hauek ere hosto bakartiaren koreografia zentzugabearekin egiten dute bat. Orain ordea, ez da bakartia, ezta zentzugabea ere. Koreografiak zentzua du, bat igotzean bestea jeitsi egiten da beste bi hosto, abiadaren abiadaz, kiribil batean zeruraino iristen saiatzen diren bitartean. Orain dantzan dabiltz, alaitasun, tristura, amodio, gorroto, garaipen eta zoritxarrezko koreografia batean. Orain, dantzan dabiltz. Orain, dantzan gabiltz."
Iruzkinak
indezent 2006-11-23 14:16 #1
Askotan nor garen ulertzeko gure ingurura begiratu beharrean gaude, inguruan ditugunak ez badaude ez baitugu zentzurik.
i eme 2006-11-23 15:13 #2
eta haize bolada horrek nora zaramatzan ez badezu gustoko?
Askotan haizearen indarrak eta norabideak, ez gaitu eramaten nahi dugun lekura. Hostoek ez dute aukera handirik norabide hoi aldatzeko, haizearen menpe dira. Baña gutako askok, hosto izateari utzi beharko genioke.

indezent 2006-11-23 15:49 #3

Haizeak eta haizeak zerik. Testu honetako haizeari kontra egiteko batere asmorik ez diat. Hik aipatzen deken haizeari aldiz kontra egin behar zaiok eta gogor gainera. Hala ere, ez da modu txarra bigarren haizeari alde egiteko lehenari eramaten uztea.

Eztabaida hau subrealismo ulertezin puntu batera iristen ari delakoan nago ;)

ixuxko 2006-11-23 17:12 #4
Bai sakontasuna zeuena.. ondo dau, baina noiz edo zoiz
indezent 2006-11-23 17:34 #5
Bai bai, hemen sakontasuna eta seriotasuna dira beti nagusi... lehenengo aldie dek sartzeaizena ez(?)
borthuzai 2006-11-23 23:03 #6
Haize hotzetik aldendu, baina hego haizearen goxotasunari indarrez atxiki! Eta ez zaitzala ekaitzak harrapatu, korri! etxe atarian babestu.
Hosto iraunkor batek erorkor bati.

(Mesedez, ez begiratu horrela, badakizu eta ez duela zure ezpainek laztantzen duen haizeak parekorik.)

Emm... bide batez, dut-en abestiaren izena "haize EZA" da.

indezent 2006-11-24 08:38 #7

mmm... zuzenketa onartuta. Diska piratekin ibiltzeraren kalteak dira hauek: abestiak nola izena duen begiratzeko ezintasuna.

Azken esaldi hori hurrengo juergan erabili beharko diau bewater, hirea baino hobea dek."P k keremos sol kon una sonrisa komo la tuya" poesia mañanera

borthuzai 2006-11-24 11:31 #8
a! eta anari-k orain gutxi Ordiziako Barrenan jo zuen kontzertuan abesti horren bertsio batekin amaitu zuen. Berak, "bandera trapu bat da, haizerik ez badabil" jarri zion izena abestiari, gehiegi konplikatu gabe.

dut-anari. karakola eta barea.
berregingo al du oraingoan ere karakolak berre oskola!

indezent 2006-11-24 11:53 #9

Anari Bonberon ikusi nuenean ere kantu berebera joa zuen baina kontzertu hartan konbikzioarena deitu zion.

Ematen duenz karakolaren oskola berreginda dago. Ea diska azkar heltzen den

Utzi iruzkina: