Nire lehen aldia

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-08 16:46

Blog kontuan esan nahi dut! Ez al zenuten atzoko marrazketa pornografikoarekin nahikoa izan?

Gaur begirada atzera bota eta nire lehen blogaz oroitu naiz. Ez zuen denbora gehiegirik iraun eta egia esan ez nituen gauza asko bertan zintzilikatu baina blogaren funtzionamendua ezagutzeko balio izan zidan. The Indezents honetan idatzitako hainbat mezu lehendabiziko aldiz blogari.net plataforman sorturiko blog honetan jarri nituen baina nitaz gain, beste inork irakurri ote zituenaren zalatzak nituenez (zalantza ziurrak alegia) berriz ere zintzilikatzea erabaki nuen.

                     

Haizeak izena zuen blogak eta bertako idatzi gehienak garai hartan bueltaka nerabilen kontzeptu baten, eta honi zentzua ematen zioten pertsonaia batzuen inguruan zebiltzan. Honelaxe zioen aurkezpenak:

"Hosto bat dago plazaren erdian. Haizeak gogor jotzen du eta noraezean dabil han-hemenka zentzurik gabeko koreografia batean murgilduta. Haizeak, kolpez gorantz altxatzen du eta kolpez lurreraino erortzen utzi, alde batetik bestera dabil nora joan nahi duen jakin gabe. Bapatean, haize bolada gogor batek astindu du plaza; berarekin, hosto mordoxka bat dakartza eta hauek ere hosto bakartiaren koreografia zentzugabearekin egiten dute bat. Orain ordea, ez da bakartia, ezta zentzugabea ere. Koreografiak zentzua du, bat igotzean bestea jeitsi egiten da beste bi hosto, abiadaren abiadaz, kiribil batean zeruraino iristen saiatzen diren bitartean. Orain dantzan dabiltz, alaitasun, tristura, amodio, gorroto, garaipen eta zoritxarrezko koreografia batean. Orain, dantzan dabiltz. Orain, dantzan gabiltz."

 


Utzi iruzkina: