Kategoria: blogak
Hamar urte egin ditudala honetan, aizue! Honela hasi nintzen, hemen eta 2005eko martxoaren 29an: 2006ko otsail hasieran traste guztiak hartu eta blogak.com CodeSyntax-eko jende jatorraren etxe berrian zabaldu nuen bloga: Eta orain, tatxaaaaaaaan!!!!: jozulin.eus Ospakizunak, bolanderak eta su-festak oporren bueltarako utziko ditugu, ikusten dut-eta burua beste leku baten daukazuela ;-) Ale, ondo ibili eta laster arte!
Behin baino gehiagotan aipatu dut blogean basamortuan nahiko bakarrik ibili naizela urteotan soziolinguistika lantzen euskaraz eta interneten. Azken aldian, ostera, soziolinguistikari buruzko blog batzuk sortu dira eta oasiak edo berogailuak bilatzea errazagoa da. Hona hemen horietako batzuk (batzuk zahartxoak dira, baina hala ere aipatzea merezi dute):- Telp tailerrak: Emuneko lankideek kudeatzen dute blog hau. Berria da, baina bizia. Euren berbetan, hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago egoteko eta e...
Hemen nator ni ere, ate joka. Hau da hasiera, ea nola irteten zaigun.
Zer da BLOGAK.com? CodeSyntax enpresak Bitakora blog softwarearekin sortutako blog komunitate bat da. Bloga edonork euskaraz sortzeko tresna bat, Helburu nagusitzat Aurki.com jario edo feed bilatzailean urrats bat harantzago iristea duena. Nola SORTU zen? 2005. urtean: JARIO PROIEKTUA - Aurki bilatzaile-direktorio izatetik, albistegi eta jario biltegi automatizatua izatera igaro zen Luzapena proposatu: JARIATU PRIOEKTUA - “Jariorik egon dadin euskaraz, jariatzen jarri behar euskaldunok” Hurrengo urratsa: Blogak.com honetan sortzen diren eduki guztiak Aurkin ...
Ahaleginen ostean, beste blog batera igo ditut hemengo argitalpenak. Ondo izan!
blogak.com eta blogariak.net. Bietan idazten, baina blogariak.net-era blogak.com-ekoa pasatzeko asmotan. Baina ezin!!! blogak.com-ek XML eta TXT formatuak eskaintzen dizkit, baina blogariak.net-ek RSS 2.00 fitxategia eskatzen dit... Hau da hau nahia eta ezina...http://stikstak.blogariak.net/
Ezagutu duzue Jozulin blogari guaya, orain sensiblea, beti atsegina. Ez duzue ezagutzen Josu lagunekiko beharbada ez-leiala, bizikideekiko akaso zakarra, lankideekiko agian berekoia... Zenbat Jozulin daude? Josu beste? Berdinak al dira? Zenbat ni naiz ni? Zenbat zu zara zu? Zenbat gu gara gu geure baitan? Post Scriptum: Izozkailuan (*) zegoen goiko hori, dilistaz betetako tupper bat eta barazki purea edo agian konpota ezkutatzen zuen beste baten artean. Eta honako esaldia zeukan lagun: "Aurrekoan Amaraunean honen harira, eta Benitoren aholkuei jarraituz." Baina, ze...
Beroaldika funtzionatu izan dut beti... Zaletasunak, kirola, betebeharrak, lana... Hala ere, badira gauza batzuk beti itzultzen direnak azken finean, nire bizia abertatsago egiten dutelako, bizitzaz gozatuarazten didatelako edo besterik gabe, behar ditudalako. Aurreko astean, hauetako batekin topatu nintzen oraingo honetan, diska formatuan. Jeff Buckleyren Grace diska gogoratu nuen astelehen goiz batean eta aste osoa pasa dut entzuten. Ez dakit zergatik oroitu nuen, ez dakit zergatik etorri zen nire burura goiz makardun enpanatu hartan baina etorri zen eta ahaztuak edo utziak nituen hainba...
2.alea 2010eko maiatzaSOLASLAGUN BULETINA eta SAIO OSAGARRIA Jaime urrutia karrika 1631700 Elizondosolaslaguna@mintzapraktika.orgTel.: 610920673 MAIATZEKO SAIO OSAGARRIA!!!! Xaboi naturalen tailerrak Ana Sabandoren eskutik Titulua : Artisau xaboigintza basiko mailaIraupen 4 orduIkasgai-zerrenda: xaboi basikoaren bi loteak egin, ebaki eta desmoldatu. Azal motak desberdintzeko testa.Bi loteko bat guk eginen dugu, bertzea partaideak eginen dute. Egindako xaboia etorritakoen artean banatuko da. Maiatzaren 22an, larunbata. Baztandarren Biltzarreko egoitzan Goiz...
Ez zitzaidan gehiegi gustatu blogak.com plataformako blogetan (hau barne) iragarkiak jartzeko erabakia hartu zutenean. Bistara gogaigarri egiten zitzaidan eta blogaren erabilgarritasuna murrizten zidalakoan nintzen. Berdina pentsatzen jarraitzen dut baina denborarekin ohitu egin naiz. Horretaz gain, bloga debalde izateko aukera ematen digun plataforma honen atzean daudenek ere, bizia irabazi beharko dute nolabait eta egia esan, eskubide guztia dute. Ados. Hala ere, azken asteetan iragarki berri bat agertu da blogean. "Termometro del Amor" edo horrelako izenenen bat du (orain ez du agertu ...
Atzo iluntzean etxera iritsi eta ordenagailua piztean, betiko moduan posta elektronikoa zabaldu (ohituretako gizona naiz) eta espero ez nuen mezu batekin topatu nintzen. Mezua, diariovasco.com web-guneko kazetari batek sinatzen zuen eta Gipuzkoako blogen inguruan artikulu bat idazten ari zela azalduz lauzpabost galdera bota zizkidan. Lehendabizi, gustora sentitu nintzen horrelako zerbaitetarako nitaz gogoratzeagatik. Gero (segundu pare bat), lurrera jetsi eta blog gehienetara mezu berebera iritsiko zela konturatu nintzen eta azkenik, galderak irakurri eta pentsatzen hasi nintzen....
Tabakalera eraikinean gipuzkoa2.0 deritzon ekitaldiren barruan entzun ahal izan dut Cory doctorow blogari ospetsua. Coryk BoingBoing izeneko blog ospetsua dauka, eta nolabait kontatu digu oro har, bere esperientzia blogari gisa. Berez, BoingBoing fanzine bat zen (aldizkari amateur bat) eta bloga bihurtu zelarik ikaragarrizko zabalkuntza eduki du.Batipat bere aholkuak SEO arloan joan dira, hau da zer jarri behar duzun blogean (eta nola) bilatzaileetan ahalik eta aurrena irtetzeko. Bilatzaileetan zenbat eta aurrenen agertu, orduan eta bisita gehiago edukiko du zure blogak. Teknika hauetan, ez...
Gaurko honetan Iban Arantzabal izan dugu klasean hitzaldi bat ematen. Iban Goiena telebistako zuzendaria da eta orokorrean esanda, kazetari multimediari buruz hitz egin digu.Goiena telebistako kazetariek denetarik egiten dakitela esan digu Ibanek, edozein gauza egiteko gai izan behar direla, hau da, kamera bat erabiltzeko gai, paperean argitaratzeko artikulu bat idazteko gai, kameraren aurrean jartzeko gai, interneten idazteko gai, eta abarretarako gai izan behar direla dio. Horretarako moldatzen dituzte bertako langileak.Horretaz aparte aipatu egin du ere, gaurko kazetari bat aukeratzerako...
Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin...
Gaur eguerdian lanera iristean nire lagun borthuzairen mezu batekin topatu naiz emailean. Maila irakurri eta deabrua baino azkarrago jo dut Euro Blog Awards honen webgunera. Harrituta geratu naiz nire bloga zerrendan ikusteaz eta egia esan, izugarrizko ohorea da norbaitek hor egon behar zuela erabakitzea (ez zait oso argi geratu nork erabaki duen). Sariketa hau apirilaren 24ean burutuko omen da eitb-ren Bilboko egoitza berrian nonick jaialdiaren barnean. Kontua da, finalistei bozka e...
Hemen jarriko ditugu musikaren berri guztiak: Coti, Malditas canciones (31-03-2009)"Malditas canciones" es el cuarto disco de estudio de Coti Sorokin, el quinto si contamos el directo "Esta mañana y otros cuentos". Su publicación se produce justo dos años después de "Gatos y Palomas" (2007). Kiko & Shara, En el aire (31-03-2009)Kiko & Shara lanzan “En el aire”, su tercer disco de estudio con 11 nuevas canciones. "Y yo quería", la canción compuesta por Juan Manuel Gabiño (Kiko) e Ismael Moya, es el primer single del álbum. Hauek dira urrenez-urr...
Gaur betetzen dira 4 urte bloga zabaldu nuenetik. 308 aldiz agertu naiz zuen aurrera zer edo zer esateko, batzuetan ganoraz eta besteetan ganora barik. Badirudi blogosferan nolabait ospatzeko tradizioa dagoela eta hori dela eta -eta sudur puntan jartzen zaidalako, horretarakoxe daukat bloga- lagun artean ospatu nahi dut. Eta ospakizunen lehen zatian oparitu egin nahi dizuet abesti hau. Hurrengo mezuan esango dizuet zergatik aukeratu dudan, zergatik jarri dizuedan Elliott Murphy jaunaren kanta eder hau:
Blogen munduaz zerbait gehiago jakiteko ordua iritsi da lagunok! 5 blog aurkitu ditut www.aurki.com web gunean eta hauen gaineko azterketa bat egin dut. Lehenengo laurak zuzenean aurkitu ditut aipatutako web orrialdean, azkena aldiz, bertan dagoen "Faroa" izeneko blogean aurkitu dut, esteka moduan baitzegoen. Honakoak dira aukeratutako 5 blogak: Warp-5 Izarren Hautsa: zientzia eta beste ertza Gaztelumendi 8 probintzia 5 hauek, web orrialdean sartu eta lehenengoen artean zeuden. Suposatu dut, bertan lan gehien egiten dutenak direla, edo berriki eguneratu dute...
Blogak.com orrialdetik abiatuta bost blog interesgarri aurkitu ditut:Gido Kirol Taldea: Atletismo kirol talde baten bloga da, Donostia inguruan egiten diren kirol kontzentrazio edo aktibitateak erakusten dituena. Duela gutxi sortua izan bada ere bertako informazioa interesgarria izan daiteke kirol honen partaideentzat. Badaude urrunago egiten diren lasterketen albisteak ere. Gainera kirol taldearen partaideen emaitzak ikusteko aukera ematen du ere, edo haiei buruzko kirol albisteak. Irakurterraza da gainera.Hitzaro Euskara Elkartea:&nbs...
Kaixo! Nire izena Laura Peña da. Bizkaitarra naiz, Balmasedakoa baina Eskoriatzan bizitzen naiz astean zehar bertan Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dudalako. Asteburuetan edota denbora libre dudanean musika entzutea, lagunekin irtetzea eta neguan eskiatzea gustatzen zait. Hau, nire lehenengo bloga da eta klaseko lanak jartzeko erabiliko dut.
Egin beharreko bigarren ariketa bost blogei buruz hitz egitea da, nire iritzia ematea. Nik aukeratu ditudan bost blogak hauek dira: sumate, la pizarra , Aramaio.com, eventoblog eta urgazi . Los blogs de europa press barruan bi blog aukeratu ditut. Alde batetik sumate izena daukan bloga, blog honek nire atentzioa erakarri du bertan azaltzen diren artikuluengatik. Bloga jeneralean ongi dago antolatuta eta artikuluekin datozen argazkia...
Aukeratutako bost blogetatik lehena, Sisifo Lez da. Blog hau oso interesgarria eta polita iruditu zait. Bertan zenbait poema azaltzen dira eta bakoitzarekin zerikusia duen argazkia bat ikus daiteke. Oso argazki artistikoak iruditzen zaizkit. Darabilen diseinua egokia dela uste dut, ez da kargatuegia eta argazkiek bizitasuna ematen diote. Bigarren bloga, Gorbeialdea bertso kontutan da. Hemen Gorbeia inguruko bertso lehiaketa eta kontuen berri ematen da. Oso ondo osatutako bloga da, informazio asko azaltzen da bertan eta bertsolarien argazkiak ere azaltzen dira. Koloreak nahiko ondo erabiltze...
Lehen artikulu honetan bost blog aurkeztuko ditut eta hauen inguruko komentario labur bat utziko dizuet zuek irakurri ahal izateko.El septimo arte Zinemaren azkeneko filmekin edo zinemaren arloko azalarekin bakarrik geratu nahi ez dutenentzat blog apartu dugu hau. Azkenaldian kaleratutako filmen kritikak ez ezik, hasierako zinemaren sortzaileen inguruko artikuluak ere aurkitu ditzakezu.Fresh eyes on London Londres da niretzako munduko hiri erakargarrienetakoa eta honen argazkiak bilatzen ari nintzela egin nuen topo blog honekin. Londreseko argazkiak ditugu bertan, baina ez pents...
Gure irakasle dugun, Joxe Aranzabalek, esan zigun gure gustuko bost blog hautatzeko. Nik hautatutako blog bat, David Doblasen bloga izan da blog hau acb-ko webgunean aurki dezakegu honek dituen ezaugarri gustukuenak niretzat, kolorea, ironia eta idazteko duen normaltasuna da. Beste bat, aberriberri bloga izan dut, koloreak izan ditut gustuko, naiz eta bestearen aldekoa kontrakoak izan, baina, oso kolore erakargarriak dira. bestalde gustuko ez dudana blog honetan dauden albiste eta artikuluak izan dira. Beste gustuko blog bat tropelako bloga izan da bertan nire gustuko kiroleko argazkia...