Soziolinguistikari buruzko blogak
Behin baino gehiagotan
 aipatu dut blogean basamortuan nahiko bakarrik ibili naizela urteotan 
soziolinguistika lantzen euskaraz eta interneten. Azken aldian, ostera, 
soziolinguistikari buruzko blog batzuk sortu dira eta oasiak edo 
berogailuak bilatzea errazagoa da. Hona hemen horietako batzuk (batzuk 
zahartxoak dira, baina hala ere aipatzea merezi dute):
- Telp tailerrak:
 Emuneko lankideek kudeatzen dute blog hau. Berria da, baina bizia. 
Euren berbetan, hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun 
deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago
 egoteko eta euskara gehiagotan erabili ahal izateko baliabideak eman 
nahi ditu blogak.
- Allartean:
 apunte koadernoa da, astean behin berritzen dena. Gai gehienak 
soziolinguistikakoak dira, euskararen garabideari buruzkoak. Blog 
txukuna eta zeharo interesgarria.
- Ereiaro:
 Berriak kanal tematiko hau sortu du euskararen inguruan. Hainbat egilek
 idazten dute, hainbat gairi buruzkoak. Euskalgintzan aritzen dira egile
 guztiak eta iritzi oso interesgarriak plazaratzen dira.
- Algara edo ez gara: Kike Amonarriz umoregile eta soziolinguistaren bloga da hauxe. Blog berria da, Argiaren komunitate berritukoa.
- 31 eskutik:
 itzulpengintzari buruzko blog kolektiboa izan arren, euskararen corpus 
eta, zenbait kasutan, estatus plangintzaren gaineko hainbat iritzi 
agertzen dira bertan. ![]()
Horrez gain, badaude beste batzuk klasikoagoak: lantalan (lan munduari buruzkoa), erabili, Erramun Baxok-en bloga, Onintza Iruretaren bloga eta abar. 
Erlazionatutako sarrerak:
- Soziolinguistikaren Top ten (2010ean)
- Soziolinguistikaren top ten

Iruzkinak
donostiarbatmadrilen 2013-01-22 15:15 #1
Eutsi gogor lanari, bagaude eta, erdi ezkutuan bada ere, soziolingustika blog hau eta beste batzuk atseginez eta grinaz jarraitzen ditugunak.<br />
txerra 2013-01-22 16:10 #2
Eskerrik asko, donostiarra. Jarraitu dugu lanean, poliki-poliki ala martxa azkarrarekin. Ondo izan!
Utzi iruzkina: