The Indezents Euro Blog Awarden!
Gaur eguerdian lanera iristean nire lagun borthuzairen mezu batekin topatu naiz emailean.
Maila irakurri eta deabrua baino azkarrago jo dut Euro Blog Awards honen webgunera. Harrituta geratu naiz nire bloga zerrendan ikusteaz eta egia esan, izugarrizko ohorea da norbaitek hor egon behar zuela erabakitzea (ez zait oso argi geratu nork erabaki duen). Sariketa hau apirilaren 24ean burutuko omen da eitb-ren Bilboko egoitza berrian nonick jaialdiaren barnean.
Kontua da, finalistei bozka emateko aukera dagoela eta bozketa hau facebook bidez egiten ari direla. Zailena zerrenda horretan egotea da hemendik aurrera, lagun gehien duenak hartuko du aurrea. Horregatik esker hitzak besterik ez ditut erabaki hau hartu duenarentzat. Hala ere (badaezpada...), nik nire kanpaina hasi dut facebookeko lagunekin (Autobonbo! Autobonbo!) eta arratsalde bakar batean postu bat igo dugu; 4.-etik 3.era (oe oeoeoe!).
Ez dut uste bozka hauek gauza handirako balio dutenik blog irabazleak aditu talde batek aukeratu behar baititu baina aizue! Ilusioa egiten du zerrendaren goikaldean egoteak. Gainera, beste batzuen artean, Sustatu, Faroa, Patxitrapero, Teknopataren Txokoa edo IKTeroak bezalako blog klasikoak tartean izanda, badira saria gehiago merezi dutenak.
Hala ere, zer demontre! Ez da sekula manipulazioaren boterean konfidantza galdu behar! Botutxo bat suelto? ;)
Iruzkinak
kareu 2009-04-21 11:41 #1
nik uste, erabaki honek, lendakari berrikin zerikusi zuzena dikela!!

bueno hi, ba zorionak ala?

ala con dios!!

indezent 2009-04-21 12:50 #2
Hi bai lehendakarie! Otro gallo nos cantaria...
ion markel 2009-04-21 20:05 #3
facebook'en bakarrik bozketa?
kontu bat ireko beharko diat botatzeko ;)
zorionak!
bootxo 2009-04-22 12:36 #4
Zorionak, motel!
Hemendik aurrera berorrika hitz egiten hasi beharko dizugu...

indezent 2009-04-22 12:47 #5

bueno bueno... tabernan garagardoak ez kobratzearekin nahikoa duze jajaja.

Eskerrik asko!

Utzi iruzkina: