Kategoria: the_indezents
Hemen da bai baina ez helbide honetan. Gonbidatuta zaudete The Indezents berrira! WWW.THEINDEZENTS.COM
79.129 kilometro ditu autoko kilometro-kontagailuak, blogarenak aldiz, 79.068. Bisita, ez kilometro… Tontokeria hutsa da bai baina harrituta geratu naiz bi kontagailuen parekotasuna ikusita. Autoa, 20.000 kilometro zituela hartu nuen eta bloga aldiz, bisitarik gabe. Autoa, orain lau urte hartu nuen baina urte bete egin zuen aurretik beste norbaiten eskuetan (oso ondo zaindu zuena bide batez). Orotara beraz, 5 urte egingo ditu autoak ekainaren erdialdean. Bloga 2006ean hartu nuen (honek aurretik ez zuen bisitarik) beraz, bost urte egingo ditu urrian. Egia esan, ez naiz sekula pentsatzen jar...
Blogera itzuli eta urte betean gauzak asko aldatu direla konturatu naiz. Aspaldi blogean ibili ez banaiz ere, Facebookari nahikoa egur eman diot baina beste sare sozialekin nahikoa galduna nebilen egia esan... Hala ere, lagun bat edo beste Twitter erabiltzaile sutsua zela konturatzeko balio izan dit, nik ere sortu nuen kontua aspaldi nahiz eta estrinatu gabe nuen... Egia esan, ez nion erabilpenik ikusten eta gaur konturatu naiz zergatik; ideia putarik ere ez nuelako zer demontre zen txori txiki urdin horren atzean zegoen aplikazioa. Aspaldiko partez beste blog mordoxka batean saltxeatzen...
Beroaldika funtzionatu izan dut beti... Zaletasunak, kirola, betebeharrak, lana... Hala ere, badira gauza batzuk beti itzultzen direnak azken finean, nire bizia abertatsago egiten dutelako, bizitzaz gozatuarazten didatelako edo besterik gabe, behar ditudalako. Aurreko astean, hauetako batekin topatu nintzen oraingo honetan, diska formatuan. Jeff Buckleyren Grace diska gogoratu nuen astelehen goiz batean eta aste osoa pasa dut entzuten. Ez dakit zergatik oroitu nuen, ez dakit zergatik etorri zen nire burura goiz makardun enpanatu hartan baina etorri zen eta ahaztuak edo utziak nituen hainba...
Gaur eguerdian lanera iristean nire lagun borthuzairen mezu batekin topatu naiz emailean. Maila irakurri eta deabrua baino azkarrago jo dut Euro Blog Awards honen webgunera. Harrituta geratu naiz nire bloga zerrendan ikusteaz eta egia esan, izugarrizko ohorea da norbaitek hor egon behar zuela erabakitzea (ez zait oso argi geratu nork erabaki duen). Sariketa hau apirilaren 24ean burutuko omen da eitb-ren Bilboko egoitza berrian nonick jaialdiaren barnean. Kontua da, finalistei bozka e...
Gaur blogera sartzean gauza berri bat aurkitu dut The Indezents honen alboko zutabean; publizitatea. Nik dakidala ez diot inori baimenik eman nire blogean iragarkirik jartzeko baina hala ere hor daude. Nahiko lan hartu du lagun batek blogaren itxura hobetzeko orain iragarki txungo batzuk hortik zehar izateko. Ideia norena izan den galdetzen hasi naiz nire buruari eta blogak.com-eko beste blog batzuetan sartu naiz. Denetan gauza bera ikusi dut, blogaren erabilgarritasuna oztopatzen duen publizitatea. Gauzak horrela, erabakia blogak.com berarena izan dela pentsatzen hasi ...
Horrelaxe ospatu zuen Javier Bardemek orain gutxi Oscar sari bat jaso izana. Ez dakit bere pistolak noraino molatuko duen baina nireak behintzat, The Indezents blog honek alegia, askoz gehiago molatzen du gaurtik aurrera. Beti pentsatu izan dut lagunak ongi zaindu beharreko gauza bat direla eta horrelaxe jarraituko dut elkartruke horretan irabazten jarraitzen dudan bitartean behintzat. Eskerrak ematen dizkiot blog honen diseinua berritzeko lana hartu duen artistari nahiz eta bere izena ematen uzten ez didan baina are gehiago eskertzen diot blog honetan egunero sartzen jarraitz...
Urriaren 9a. 2006ko egun honetan idatzi omen nuen blog honetako lehen mezua, hori dio behinipein artxiboak. Urtebete pasa da egun hartatik eta horren arabera, nire kalkuloek akatsik ez badute, blog honek bere lehen urtebetetzea ospatzen du gaur (eske las pillo al vuelo). Ez dakit bizi luzeegia izango duen, lehen urtetik erretzaile sutsua izan baita gure blog hau eta txurruta ere asko gustatzen baitzaio. Hala ere, musika ona eta lagun hobeak izan ditu bidai-lagun azken urte honetan eta ziur horrek ere bizia luzatzen duela (nahiz eta medikuek aurkakoa esan). Zorionak The Indezents!
Bada denbora The Indezents hau lekuz kanpo somatzen nuela. Garai batean hemen ibiltzen ziren blogariak ez ditut aspaldi ikusi eta eremu hau nahiko ezegazuna iruditzen hasi zitzaidan; egia esan, blog hau obligazio moduan ikusten hasia nintzen ez zait senhtsazio hori gustatu. Horregatik, eta aldaketa jarraipenaren giltza delako, joan den astean blog berri batekin hasi nintzen eta egia esan, gustora nabil. Blog berria eta alias berria noski: Ignatius_Bukowsky The Indezents hau erabiltzen jarraituko dut baina beti ere, egiten goazen lanak erakusteko edo aurkitzen ditudan gauza bereziak zintzili...
Gaurkoa ostirala dugu, gure oporretako azken ostirala alegia. Hurrengo astean kurtso berri bati hasiera ematea suertatzen zaigu, berria eta azkena, hemen amaituko baitira nire ikasle garaiak (ofizialak behinipein). Joan den urtean ederki aprobetxatu genituen lanerako eman zizkiguten (eta bilatu genituen) aukerak eta aurtengoan ere bide berdinetik joango garelakoan nago. Horregatik, eta gure buruak motibatzeagatik, hor doaz azken urtean egin genituen bideoak. Ea aurtengoan ere beste hainbeste egiten ditugun!
“Hi, atzo hire blogataz aritu zituan irratian” Ze? Ze esateek ? “Bai bai atzo gauean arratia entzutzen ari nituan eta hire testu bat irakurri zien, blogaren helbidea eta dena esan ziaten T-H-E-I-N-D-E-Z-E-N-T-S”. Horixe esan zidan asteazken arratsaldean Ezkerrak azkeneko klasean agonizatzen ari nintzela eta egia zen. The Indezents ondetan hi! Tontakeri bat da baina ilusioa egin dit ze arraio. Hala ere, behin irratian esanda lastima eman zidan entzun ahal ez izatea eta bewater-ena jo nuen laguntza eske. Ordubetean kortea moztua zuen (eitb-n kooperatiban baina azpijoko gehiago dago)...