Autoa vs. Bloga

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-04-14 19:01
2

79.129 kilometro ditu autoko kilometro-kontagailuak, blogarenak aldiz, 79.068. Bisita, ez kilometro…

Tontokeria hutsa da bai baina harrituta geratu naiz bi kontagailuen parekotasuna ikusita. Autoa, 20.000 kilometro zituela hartu nuen eta bloga aldiz, bisitarik gabe. Autoa, orain lau urte hartu nuen baina urte bete egin zuen aurretik beste norbaiten eskuetan (oso ondo zaindu zuena bide batez). Orotara beraz, 5 urte egingo ditu autoak ekainaren erdialdean.

Bloga 2006ean hartu nuen (honek aurretik ez zuen bisitarik) beraz, bost urte egingo ditu urrian. Egia esan, ez naiz sekula pentsatzen jarri bi kontagailu hauen parekotasunean eta ez dakit bost urte hauetan bien garapena parekatsua izan den edo ez. Autoak erabilpen maila ezberdinak izan ditu azken lau urteotan eta blogak ere… zer esanik ez.

Zer gertatuko ote da etorkizunean? Blogak aurrea hartuko al dio autoari edo… autoak tartea zabalduko du blogarekin? Ikusten duzue oso gauza garrantzitsu eta berebizikoetan pentsatzen nabilela…

Hobe izango da azken asteetan bezain apokaliptiko egotea baino ezta? Edo ez…

Beno, kontuak kontu afera honetako elementu bat besterik ez da falta post honetan. Bloga? Presente. Ni? Presente. Autoa? Hemen.

bootxo

bootxo 2011-04-15 07:46 #1

Ziur nago blogak aurrea hartuko diola kotxeari! Niri behintzat errazagoa zait blogean sartzea kotxean baino ;-p<br />

indezent

indezent 2011-04-15 09:42 #2

Bai, zuk ez duzu kilometrorik egingo nire autoan... ;)<br />


Utzi iruzkina: