Hamar urte egin ditudala honetan, aizue! Honela hasi nintzen, hemen eta 2005eko martxoaren 29an: 2006ko otsail hasieran traste guztiak hartu eta blogak.com CodeSyntax-eko jende jatorraren etxe berrian zabaldu nuen bloga: Eta orain, tatxaaaaaaaan!!!!:               jozulin.eus    Ospakizunak, bolanderak eta su-festak oporren bueltarako utziko ditugu, ikusten dut-eta burua beste leku baten daukazuela ;-) Ale, ondo ibili eta laster arte!  


Hala badirudi ere, kantu honetan entzun dezakezuena ez da sekula aurkitu ahal izango den Nolaaaa?-rik handiena eta ez da, ezta ere, Mondegreen fenomenoaren mutazio berri bat. Frieda, Berlindarra izan arren, euskeraz ari baita eta kantua, blog honentzat espreski eginiko kantua dugu gainera. Harrapazak! Historia, Igor Oiarbide beasaindarrak gidatzen duen Garagardo Ahotsa blogean sartu nintzen egunetako batean hasi zen (maiz izaten da hori). Bertan, blogaren aurkezpena den testutxoa inspirazio hartuta bere lagun alemaniar batek, Friederike Sophie Kämpferrek hain zuzen ere, blogerako egin zi...


Eskerrik asko zuei, hemendik ibiltzen zaretenoi. Blogak laster egingo ditu 7 -zazpi!!!- urte eta inoiz ez nion jarri nahi izan bisita kontagailurik, ez nuen jakin nahi edo auskalo zergatik... Baina iaz garai honetan, orain ez dut gogoan ez non ez nori, Google Analytics-i buruz irakurri nion. Eta esan nuen: -Ale, Jozulin, egizu aproba urtebetez! Eta hauxe da iazko urtarrilaren 3tik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartekoa (beherago duzue pantaila irudi bat):3.597 bisitaldi.6.742 orrialde irakurriak.Ia bi orrialde (1,87) batez beste irakurriak bisitaldi bakoitzean.1,19 minutu bertan bisitaldi bak...


79.129 kilometro ditu autoko kilometro-kontagailuak, blogarenak aldiz, 79.068. Bisita, ez kilometro… Tontokeria hutsa da bai baina harrituta geratu naiz bi kontagailuen parekotasuna ikusita. Autoa, 20.000 kilometro zituela hartu nuen eta bloga aldiz, bisitarik gabe. Autoa, orain lau urte hartu nuen baina urte bete egin zuen aurretik beste norbaiten eskuetan (oso ondo zaindu zuena bide batez). Orotara beraz, 5 urte egingo ditu autoak ekainaren erdialdean. Bloga 2006ean hartu nuen (honek aurretik ez zuen bisitarik) beraz, bost urte egingo ditu urrian. Egia esan, ez naiz sekula pentsatzen jar...


Egun pozgarria

No profile photo GURELprototype | 2010-11-28 19:24

Azaroaren azken igande goizean ere bildu ginen. Baina bezperan egindako lanaren fruituak biltzeko eguna izan zen. Pozik ginen aurreko egunean programatutakoak asko  zirelako.Ordu pare baterako eduki genuen. Lehen zatian, errobotaren programaketari ekin genion. Eta gauzak ondotxo doazela ikusi genuen. Ez zitzaizkigun gauzak beti ondo atera baina tira bagoaz.Azken zatian proiektu zientifikoari dedikatu genion ordu erdi luzea. Proiekturaren eskema orokor bat egina daukagu eta hori betetzen hasi beharra zegoen. Datorren asteazkenean hiru gauza landuta ekarri behar genituela erabaki genuen:...


Hauxe da gure lehenengo sarrera.


ONGI ETORRI TORREBERRI GAZTETXEAREN BLOGERA! Jada martxan da Zumaiako gaztetxearen bloga. Denborarekin eta poliki-poliki egitarua eskuragarri jartzen saiatuko gara, baita albiste nagusiak sarean ipintzen ere. Horrez gainera gogoratu asanblada ezberdinak astero biltzen direla, zure parte hartzea ezinbestekoa da!


Ikastaroan

marije 1456151257658 Marije | 2010-01-27 12:11

Denis ari da bloga nola egin azaltzen.


Ez zitzaidan gehiegi gustatu blogak.com plataformako blogetan (hau barne) iragarkiak jartzeko erabakia hartu zutenean. Bistara gogaigarri egiten zitzaidan eta blogaren erabilgarritasuna murrizten zidalakoan nintzen. Berdina pentsatzen jarraitzen dut baina denborarekin ohitu egin naiz. Horretaz gain, bloga debalde izateko aukera ematen digun plataforma honen atzean daudenek ere, bizia irabazi beharko dute nolabait eta egia esan, eskubide guztia dute. Ados. Hala ere, azken asteetan iragarki berri bat agertu da blogean. "Termometro del Amor" edo horrelako izenenen bat du (orain ez du agertu ...


ZALANTZAK

deba 1456131872653 BATZEN GAITUELAKO | 2009-11-17 12:17

Hor, eskuin aldean, idatzi dut zein den blog honen helburua. Kultur edo kirol edo aisi elkarteek beraien berri ematea nahi dugunez, talde bakoitzetik ordezkariren bat lotu beharko genuke, ezta? Aldiero-aldiero notizia edo gertaera edo anekdotaren bat idatziko duena. Horrek esan nahi du horiek guztiek blog honetan sartzeko aukera izan beharko luketela, ez soilik erantzutekoa. Euskaraz dauden eta erabili daitezkeen teknologia berrien gaineko informazioa ere eman nahi genuke. Euskararen sustapenerako ideien, aportazioen eta abarren txoko bat ere sortu nahiko genuke. Hor baditugu, gutxienez, hi...


Blog hau eguneratzeari utzita nago, momentuz. Kanpoan nabil, Estatu Batuetan, eta hango kontuak beste blog batean, honetan ari naiz kontatzen. Gustu baduzu... Inoren lurraldetik.


Jo, honezkero ia 4 hilabete pasatu dira azkenekoz hemen zerbait idatzi nuenetik. Ez da zeregin askorik izan dudalako, agian nahiko alfertuta egon naizelako izango zen. Izan ere, honelako gauzetarako (hau da, blog bat egunero edo sarritan eguneratu edo zerbait idazteko) barne diziplina handia behar da. Uda ere gainean dugula nabari da, egunotan dugun beroaldia jasan ezinik gaude eta. Egun hauetan eskerrak nahiko lasai nabilen, baina hala ere burua fresko mantentzeko lanak... Ordenagailu patata hau egun osoan biztuta, ez dakizue nolako beroa ematen duen. Gainera, leihoa ezin zabaldu gabera ar...


Esan nuen bezala, udan gaudenez blog honen diseinua aldatzeko ideia neukan, eta horrelaxe ixan da! Ikusten duzuenez koloretsuagoa da, eta espero dut zuen gustokoa izatea :) 


KAR KAR BIDEO AURKEZPENAEgin dezagun ondoUrtebete darama Kar Kar Gazte arloak lanean. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean 2007an elkartu ginen lau lagun. Gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure eguneroko bizitzan eta aisialdian. Badakigulako, gazte askok euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baina zeozergatik ez dutela egiten euren artean. Beldurra ote? Lotsa? Bigarren hizkuntzatzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina gu, kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik ez sortu gazte tal...


Uda badator, eta pentastu dut Windous bloga aldatzea. Atzeko planoa, plantilla, aurkezpena, diseinua… aldatuko dut agian, koloredun baten ordez, udaren koloreen ordez. Espero dut zuei gustatzea!


Gaur eguerdian lanera iristean nire lagun borthuzairen mezu batekin topatu naiz emailean.     Maila irakurri eta deabrua baino azkarrago jo dut Euro Blog Awards honen webgunera. Harrituta geratu naiz nire bloga zerrendan ikusteaz eta egia esan, izugarrizko ohorea da norbaitek hor egon behar zuela erabakitzea (ez zait oso argi geratu nork erabaki duen). Sariketa hau apirilaren 24ean burutuko omen da eitb-ren Bilboko egoitza berrian nonick jaialdiaren barnean.                   Kontua da, finalistei bozka e...


Eta galdera da:Nor ari da bateria jotzen aurreko egunean jarri nizuen abestian?Ba, lagunok, abesti honetan ari diren musikariak dira, Elliott Muphy jaunaz gain: Olivier Duran, kitarran, eta baterian... Tatxaaaaan! Jozulin "The wonder drummer"!!   Osagaiak: -Disko bat, disko on bat. -Disko horretako abesti bat, abesti eder bat. -Hau. -Hau. -Hau. -Eta denbora esperimentuak egiteko...Emaitza:   Ah! Haiek garaiak musikari famatua nintzenekoak: kontzertuak, kontzertu gehiago, diskak (LP eta singleak), cassetteak... Eta Koreako kantari harekin ibili nintzeneko garaia: ...


Ongi etorri!

autobidea 1456131169317 AuToBiDeA | 2009-03-17 15:45

     Hona hemen automobilismoaren berri emango dizun blog-a. Blog honetan automobilismoa inguratzen duten gaiak jorratuko ditugu. Elkarrizketak, erreportaiak, berriak … denetarik aurkituko duzu laster. Gainera, hiru hizkuntzatan; euskera, gaztelera eta ingelesa. Badakizu, kotxeak maite badituzu ez ahaztu gu bisitatzeaz.Besterik gabe,Aitor eta Joseba


Gomendio eta iradokizun asko aitu ta gero... azkenen blog bat sortzea dala onena erabaki det. Azken baten, Londreseko kontu ta komerik idatzi eta nahi dituan argazki danak jartzeko, bloga baino leku aproposagoik ez! Kendu fotologak eta facebook danak... Gaur... martxoak 10... jaio da Ainara in London bloga!


Hauxe da nire lehenengo artikulua blog honetan, HUHEZIn  espero dot ikastea eta ondo konponduko naizela berorrekin.


Blogak ezagutzen

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-03-03 15:03

Gehien gustoko izan dudan bloga, Aramaio.com izan da. Izugarri gustatzen zait argazkigintza, baina egia esanda, ez naiz oso ona argazkiak egiten. Horrexegatik bloga oso ona iruditu zait, argazki oso politak dituelako. Hori dela eta, bisita asko ditu.  Superbaien bloga ere, oso ona dela iruditu zait. Goio Aranak bere eguneroko bizitzan, kalean aurkitzen dituen bitxikeriei buruz hitz egiten du. Gai asko ukitzen ditu, argazkiak jartzen ditu... horrexegatik oso interesgarria da. Forozaina ere, oso blog ona da. Hemen, bideo bat agertzen da eta ondoren ho...


Lehen artikulua

1
norbainorez 1456151867687 Nor bai, Nor ez | 2009-02-18 18:11

Gaur idazten dut nere lehen mezua, honen zergatia unibertxitateko, ikasgai bategatik da, Web2.0 izenekoa, Huhezin nabil ikasten eskoriatzako herrian, ni aldiz Gipuzkoako hiriburukoa naiz, Donostiakoa. Blog honetan gai guztitaz izango da informazia, nere ikuspuntutik ikusita. eskuminak zuen arretagatik.


Iepa!

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-02-18 18:10

Ongi etorri nire blogera! Hauxe da nire lehen mezua blogean. Ikus entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean, eta blog hau Web 2.0 izeneko ikasgaian erabiliko dut batez ere, artikuluak idatzi eta videoak eta abar igotzeko besteak beste.


Iepa peña!

lauhaizetara 1456150959293 Lau Haizetara | 2009-02-18 18:08

Ongi etorri gaur sortu berri dugun blog honetara. Huhezi-ko 1. mailako ikasle garenok, gaur eduki dugu aukera gure "txoko" hau sortzeko. Gune hau, batez ere Web 2.0 irakasgaian erabiliko dugu nahiz eta gure artikulu propioak idazteko ere erabil dezakegun. Hilabete hauetan blog-en mundua erakargarria badela iruditzen bazait, beste gune berri bat sortzea erabakiko dut.


Epa!!

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-02-18 17:59

Hemen daukazue nire lehenengo bloga. Web 2.0 ikasgaiarekin lotura zuzena du eta klase horietan erabiltzeko sortu dut. Bertan arlo ezberdinak landuko ditut zinea, argazkigintza eta telebista batik bat. Gai horiek Huheziko unibertsitatean ikasten ari naz. Esperientzia hau interesgarria izanez gero, nere web pertsonala egitera animatuko naiz!


Kategoriak

Ez da kategoriarik aurkitu...