Zipriztinak

Batetik eta bestetik busti gaituzten tantoak

Blog hau eguneratzeari utzita nago, momentuz. Kanpoan nabil, Estatu Batuetan, eta hango kontuak beste blog batean, honetan ari naiz kontatzen. Gustu baduzu... Inoren lurraldetik.


MALIKen ama

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2009-05-20 20:53

Malik ezagutu nuen atzo, Europara, bizimodu hobearen bila etorri den mutila. Oraindik horren bila segitzen du. Aurkitzeko esperantzarik ez du galdu. Irrifarrea ere ez. Sarritan egiten du, mutil otzanaren aurpegia jarriz eta bere azal beltzarekin kontraste itzela egiten duten hortzak aldenik alde erakutsiz. Kaiuko batean sartu zen Senegalen. Zortzi egun noraezean, ezezagunez beteriko txalupa horretan egin ondoren, itsasontzi batek atera zituen bera eta gainerakoak Kanarietara baino Atlantikoaren erdira zeramatzan txangotik. Etxekoei ez zien ezer esan Espainiara iritsi arte. Alacantetik, at...


Hauteskundeak egin zirenetik, eta kanpainan ere sarritan, behin eta berriz entzun dut Osakidetzan garrantzitsuagoa dela mediku onekin topo egitea, mediku euskaldunekin topo egitea baino. Kontrajarri bezala ipini izan dituzte profesionaltasuna eta euskara. Argumentua bera merkea eta ahula iruditzen zait. Baina, batez ere, ematen duen irudi okerrak amorratzen nau: Badirudi azken 25 urteotan euskara eskakizuna ez dakit nik nongo langa gorenean jarri dutela, eta Osakidetza profesional euskaldunez leporaino dagoela.Bizileku aldaketak direla eta, medikuntza orokorreko 5 mediku izan ditut. Bakar b...


Hauteskunde atarian, indarkeriaren kontrako mezuak batera eta bestera jaurtiaz ageri da Patxi Lopez, Lehendakari izateko aukera bat baino gehiago daukan hautagai sozialista. Are gehiago, atzo Lazkaon euren egoitzari eraso egin ziotenetik. Oinarria eman dio horrek indarkeriaren errenta, bere alde erabiltzeko. Azpiko bideoaren arabera, ordea, indarkeria denen kontrakoa ez da Lopez. Rafael Verak, Jose Barrionuevok eta enparauek egindakoa, txalotzen izan omen zen espetxeratu zituztenean. Ez dakit benetan bera den. Antza badauka.  


Arrapaladan!

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2009-02-15 08:57

Baditu kantu honek 18 urte. Eta bertan esaten diren guztiek, egia berdaderoak izaten segitzen dute. Musika, zoragarria da. Kepa Junkeraren "Trikitixa Zoom" diskokoa da kantua. Kepa Junkeraren musika, Jon Sarasuaren hitzak eta kantuan Imanol Urkizu. Tarteka entzutea komeni den perla horietako bat.


Oso eszeptikoa izan naiz beti inkestekin. Gai desberdinen inguruan, batean eta bestean argitara ematen diren inkestak mesfidantzaz hartu izan ditut. Bai boto intentzioari buruzko inkestak, bai politikariak baloratzekoak, bai irrati kontsumoari buruzkoak...Ez dut inor ezagutzen, edo ezagutzen ditudanek ez didate kontatu, inkestarik egin diotenik. Eta niri ere ez didate egin. Gaur arte.Arratsaldeko zazpirak aldera telefonoak jo du. Gizonezko bat hizketan. CIES enpresaren izenean ari zen. Galdetzea ahaztu zait, nork aginduta ari ziren inkesta egiten.Pare bat dozena galdera egin dizkit. Politik...


Martxoan egingo diren hauteskundeen inguruan asko hitz egin da. Eta asko hitz egingo da.Aldaketa mezua, batzuk eta besteak ozen ari dira zabaltzen. Patxi Lopezek, aukera errealak omen ditu Lehendakari izatera iristeko.Baldin eta heltzen bada, zer aginduko diote sozialistek EITBko zuzendaritzari (hori ere aldatuko da) eguraldiaren mapari dagokionez?Euskal Herri osoko eguraldiaren berri izaten jarraituko dugu? Argazkiak.org | Mapa eguraldia EITB © cc-by-sa: zipriztinEdo agian, ohitu beharko dugu, soilik Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion datuak eta iragarpenak entzutera. Eta Nafarroa...


Carpe diem!

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2009-01-06 17:58

Asteburuan entzun nuen aspaldiko partez eta hemen jartzea otu zait. Joxe Ripiauren kantu bat. Karpe Diem!Ederra da!


Euskal Herriaren historia gertukoan, aparteko garrantzia duen txokoa da Arantzazu. Beti pentsatu izan dut hori. Eta ez soilik historia erlijiosoan. Abangoardia izan da Aloñapeko auzunea arte, kultura, euskalgintza, linguistika eta abarretan. Arantzazuk ematen duen ausardiaz edo, gustura irakurri dut gaur Berrian Joxe Arregi frantziskotarrak idatzi duen artikulua.Kritika zorrotza egin dio Eliza katolikoari homosexualekiko duen jarrera dela eta. Homosexualitatearen naturaltasuna defendatu du, bidebatez. HEMEN pentsamendu aldizkarian egiten duen lanaren ildotik, Eliza zaharkituaren b...


13 urterekin hil

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2008-11-12 18:57

Hanna Jonesen historiak hunkitu egin nau. Zer pentsatua eman dit. Zer pasa ote du 13 urteko neskato honek, bihotzeko transplante bati uko egin eta lasai hiltzen uztea eskatzeko. 5 urterekin atzeman omen zioten leuzemia. Orduz gero jaso dituen tratamendu bortitzek bihotza ahuldu diote. Bihotz berria behar du bizitzen segitzeko. Osasun agintariak saiatu dira bihotz berri hori jasotzera behartzen. Gurasoei mehatxu ere egin diete: haurraren zaintza kenduko dietela, bere borondatea betez gero.Azkenean, zorionez, barru oneko funtzionarioren batek ikusi du eta dela arinkeriaz hartutako erabakia. S...