Hauteskundetarako inkesta egin didate!

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2009-02-12 19:29

Oso eszeptikoa izan naiz beti inkestekin. Gai desberdinen inguruan, batean eta bestean argitara ematen diren inkestak mesfidantzaz hartu izan ditut. Bai boto intentzioari buruzko inkestak, bai politikariak baloratzekoak, bai irrati kontsumoari buruzkoak...
Ez dut inor ezagutzen, edo ezagutzen ditudanek ez didate kontatu, inkestarik egin diotenik. Eta niri ere ez didate egin. Gaur arte.

Arratsaldeko zazpirak aldera telefonoak jo du. Gizonezko bat hizketan. CIES enpresaren izenean ari zen. Galdetzea ahaztu zait, nork aginduta ari ziren inkesta egiten.

Pare bat dozena galdera egin dizkit. Politikari buruzkoak gehienak. Botoa nori emango diodan, zer iruditzen zaidan bata, zer iruditzen zaidan bestea, halako koalizio nola ikusten dudan, Ezker Abertzalea aurkeztearen debekuari zer deritzodan... Horien alboan, tartekatuta, egoera ekonomikoari buruzko galdera batzuk.

Gustura erantzun ditut galderak. Eta balio izan dit deiak berresteko, inkesta horiek diotena ez dela asmatutakoa.


Utzi iruzkina: