Zorion margotua

No profile photo ZEBARRI | 2013-12-20 11:44

        Azken urteotan bezala, Etxebarriko Udalak ume etorkinei euskara eskola bereziak eskaintzen dizkie, Ulibarri euskaltegiaren bitartez, herrira heldu berritan hizkuntzarekin izaten dituzten arazoei aurre egin nahian. Aurtengo taldeotako ikasle batzuek, jai zoriontsuak opa nahi izan dizkiote Zebarri blogeko irakurle guztioi, marrazki eder hauen bidez. Egin klik irudien gainean handiago ikusteko.                     


Auzoko

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-11 21:14

Petra Elserrekin Manhattan eta Bronx-etik bidaiatu genuen pasa den astean. Eztabaida teoriko samarra izan zen, baina tira. Eta aste honetan ezagutu izan dut Auzoko egitasmoa. Programa berritzailea iruditu zait eta ekimen polita. Eta etorkinekin egiten diren ekimentxoak batzea otu zait.Auzoko bera aipatu dut dagoeneko. Horrez gain, bada Andoain-Hernani aldean ninaiz gugara ekimena (ezta Petra?). Bestelakoak ere badaude: euskaltegiek antolatutako Aisa ikastaroak, Lea-Artibai aldeko ekimenak, euskara errefortzuak hainbat herritan, etorkinentzako hiztegitxoak ...Bestelako ekimenik burur...


MALIKen ama

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2009-05-20 20:53

Malik ezagutu nuen atzo, Europara, bizimodu hobearen bila etorri den mutila. Oraindik horren bila segitzen du. Aurkitzeko esperantzarik ez du galdu. Irrifarrea ere ez. Sarritan egiten du, mutil otzanaren aurpegia jarriz eta bere azal beltzarekin kontraste itzela egiten duten hortzak aldenik alde erakutsiz. Kaiuko batean sartu zen Senegalen. Zortzi egun noraezean, ezezagunez beteriko txalupa horretan egin ondoren, itsasontzi batek atera zituen bera eta gainerakoak Kanarietara baino Atlantikoaren erdira zeramatzan txangotik. Etxekoei ez zien ezer esan Espainiara iritsi arte. Alacantetik, at...


Leon aldean errepidean harrapatuta geratu diren 120 pertsonen bila joan behar izan du bart Espainiako ejerzitoak. Elurte handia egin omen du, eta ez aurrera ez atzera geratu dira  errepidean. Ejerzitoa joan da handik ateratzera, egiten zuen eguraldi makurrarekin eta hotzarekin norbaiti zerbait gerta ahal zitzaiolako.Ordu berean, Bilboko Indautxu auzoko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren atarian ehunka pertsona zeuden, itzelezko hotzarekin, mantekin eta ahal zuten guztiekin babesten. Etorkinak ziren, hemen "legez" bizi ahal izateko behar duten dokumentazioa berritzeko asmoarekin. Ord...


Enarak

plazakoleihoa 1456152220071 plazako leihoa | 2008-06-25 22:56

Zuberoan, joan den mendean, espartinak edo  alpargatak egiteko fabriketara, batez ere, inguruko emakume gazteak joaten ziren lanera. Garai haietan, eta ez gara ari mendeko azken urteez, asko eta asko Nafarroatik eta Aragoitik abiatzen ziren, multzoka eta oinez. Horrela  udazkenean Zuberoara iritsi eta hurrengo udaberrira arte han gelditzen ziren. Eguraldi onarekin beren etxeetara bueltatzen ziren baserri lanean aritzeko. Zuberotarrek halako emakumeei izena eman zieten: enarak. Larunbat iluntzean, bizpahiru ziento lagun bildu ziren Zubietako frontoian. Ekuadorreko  herri bate...


Margy

No profile photo Bidartekoan | 2008-06-14 19:57

Margy. Ez da Platero, nahiz eta bere begiak -gure ama zenak esango zukeen legez- txahalarenak baino handi eta politagoak diren; nik haulan imajinatzen baititut Juan Ramonek inozentziaz eta argiz beterik margoturiko Plateroren begiak, tximeleta alai eta etengabe harrituak esateko, Margyren begiak lakoak. Baina Margy ez da urrezurizkoa, izatekotan urregorria datorkio hobeto ebonyi mandako bati. Lehen aldian, Kortesetik beherantz gentozenean, erdi gezurra esan zidan, esan zidan Burkina Fasokoa zela, eta ez, gehienak bezala, Nigeriarra. Baina inork ez luke esango gezurra dionik, bere begiek era...


Azken aldi honetan badirudi Kataluniari begira nagoela. Llengua i us aldizkaria lehen eta orain beste batekin nator. Izan ere, Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak Guia pràctica d'acollida lingüística liburua argitara eman du. Oso itxura ona dauka liburuak. Lehen begiratua baino ez diot eman eta itxurosoa da. Sakonago begiratu dut hala ere eta zerbait ekartzen saiatuko naiz.


Etorkinei errespetua sor diegu ! Gaur egun etorkinei errespetua sor diegu, nire ustez.Jendeak etorkinei gaizki begiratzen die.Baina zergatik? Beraiek ez dute ezer txarrik egin, bakarrik bizi ziren tokitik alde egin dute egoera txarretan bizi zirelako.Zuk ere berdina egingo zenuen ezta?Batzuek pentsatzen dute etorkinak hona etortzen direla eta lanpostuak kentzen dituztela; bai hori egia da baina lan okerrenak beraientzat dira.Gainera beraiek ere bizitza bizitzeko eskubide berdin-berdinak dituzte zu bezalaxe.Hau gutxi balitz gauza askori aurre egin behar diote,Espainiara ailegatu baino lehen....


lamin

4
tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-07-18 14:44

Portugaleteko taberna batean ezagutu nuen, Ainhitze neskalagunarekin nengoela. Diskak eskaini zizkigun noski, hortan zebilen-eta. Geuk ezetz, baina zeozer hartzeko, gura bazuen. Hizketan hasi ginen. Neu gaztelaniaz, Ainhitze gaztelera eta frantsesa tartekatuta, bera gaztelania eta frantses mordoiloaz. Oraindik ez zela ondo moldatzen, heldu barria zala Senegaletik, eta wolof-a zuela ama-hizkuntza. Zein izen zuen eta Lamin erantzun berak. Xelebrea egin zitzaidan. Lamin Kunta Kinteren anaia zen "Raices" liburuan. Agian horrexek gerturatu ninduen beregana hasieratik.Edozelan be, haren historiar...


Udalerri euskaldunak euskararen biziraupenerako estrategikoak izan dira eta izango dira aurrera begira ere. Berauetan azken garaiotan gertatzen ari den fenomeno baten inguruan jardungo dut gaurkoan. Horietako herri batetik hitzalditxo bat emateko dei bat jaso eta bertaratzeko aukerak bertatik-bertara ezagutzeko aukera eman zidalarik fenomeno hau. Hona gertatzen ari dena ulertzeko adibidea: Berriatua (Berritxu), Markina eta Ondarroa bitartean dagoen herrixka bat dugu. Berriatuan 2001eko neurketa batek ondokoa eman zuen, 965 herritarretatik 910 ziren euskaldunak (ia-euskaldunak kontatuta 950 ...


Cadiz-eko Puerta del Mar ospitalean aldibereko itzulpen zerbitzu berri bat ezarri dute. Zerbitzu horrek, sakelako telefonoetan oinarriturik, osasun-lagileei gaztelaniaz ez dakiten etorkinekiko harremanak erraztuko dizkie. Momentuz, erabili izan diren hizkuntzak hauek dira: , ingelesa, frantsesa, alemaniera, errumaniera, arabiera.


Ene Segurako aitonakogia behar izan zueneanAmeriketara joan zenlan egitera,aberastera. Ecuadorreko nekazariekogia nahi duteneanEuskal Herrira etortzen diraostalaritzara,jatetxeetara. Kanpokoak apalak omen dira zerbitzenbai, hori bai…Hamaika haur badute gosez etxeanbai!, hori bai! Colombiako emakumeekogia nahi duteneanEuskal Herrira etortzen diragu zerbitzerazaharrak zaintzera.Kanpokoak goxoak omen dirazerbitzuan bai, hori bai...Hamaika haur badute gosez etxeanbai!, hori bai!Brasilgo emakumeekogia nahi duteneanEuskal Herrira etortzen diragu zerbitzeraputetxeetara.Kanpokoak trebeak omen diral...


Azken iruzkinak