Auzoko

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-11 21:14
5

Petra Elserrekin Manhattan eta Bronx-etik bidaiatu genuen pasa den astean. Eztabaida teoriko samarra izan zen, baina tira. Eta aste honetan ezagutu izan dut Auzoko egitasmoa. Programa berritzailea iruditu zait eta ekimen polita. Eta etorkinekin egiten diren ekimentxoak batzea otu zait.

Auzoko bera aipatu dut dagoeneko. Horrez gain, bada Andoain-Hernani aldean ninaiz gugara ekimena (ezta Petra?). Bestelakoak ere badaude: euskaltegiek antolatutako Aisa ikastaroak, Lea-Artibai aldeko ekimenak, euskara errefortzuak hainbat herritan, etorkinentzako hiztegitxoak ...

Bestelako ekimenik bururatzen al zaizue?

Benito

Benito 2010-11-12 09:04 #1

Deustuko Berbaizu elkarteak kolaboratzen duen "Nueva Gente" aldizkariarena izan daiteke bat.

Jaime Altuna

Jaime Altuna 2010-11-12 09:59 #2

Gazteekin azken bi urteetan Pasaian eta aurten beste toki batzuetara zabaldu den 2Daide izeneko programa ere mota horretakoa da. Haurrekin Alea Tita konba jolas dinamizazioak ere bide horretatik doaz. Hemen duzue programa hauen inguruko informazioa:
2Daide: http://www.urtxintxa.org/antbuspre.asp?nombre=3188&cod=3188&sesion=14
Alea Tita Konba: http://www.urtxintxa.org/antbuspre.asp?cod=2339&nombre=2339&nodo=&orden=True&sesion=14

Por tzierto! AISIA.NET web orria berritu dugu eta bertan blog bat sortu dugu aisia, haurrak, gazteak eta soziolinguistikaz hitz egiteko.
http://www.aisia.net/bloga/

txerra

txerra 2010-11-12 10:37 #3

Eskerrik asko Benito. Ezagutzen nuen, baina ahaztuta.

Jaime, oso interesgarriak Urtxintxaren biak. Eta aisiako bloga ere elegante. Harpidetza egin dut jadanik, jarraituko zaituztet bai horixe.

Ekimen gehiagorik?

Petra

Petra 2010-11-16 18:44 #4

Bai, "ninaiz gugara" egitasmoa momentuz  Andoaindik Astigarragaraino...saihesbidea hartu gabe ;)

eta  beste bat ere ezagutzen dut, Donostian: "Ongi etorri" izenekoa. Ez dakit web orria edo bloga duten baina gurean (www.ninaizgugara.org) agertzen da honi buruzko informazioa.

Iaz hasi zen ekimen hori eta esperientziari buruz  bideo  bat ere egin zuten.

txerra

txerra 2010-11-16 22:01 #5

Mila esker Petra, kamiƱo txikerrak gurago dekoguz geuk be :-)

Bilbon Uribarrin eta Bilbo Zaharrean GITE-IPESek antolatzen dituzten gau eskolak ere aipatuko nituzke. Ez dira bereziki etorkinei zuzenduak baina parte hartzaile asko etorkinak dira.

Utzi iruzkina: