lamin

tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-07-18 14:44
4

Portugaleteko taberna batean ezagutu nuen, Ainhitze neskalagunarekin nengoela. Diskak eskaini zizkigun noski, hortan zebilen-eta. Geuk ezetz, baina zeozer hartzeko, gura bazuen. Hizketan hasi ginen. Neu gaztelaniaz, Ainhitze gaztelera eta frantsesa tartekatuta, bera gaztelania eta frantses mordoiloaz. Oraindik ez zela ondo moldatzen, heldu barria zala Senegaletik, eta wolof-a zuela ama-hizkuntza. Zein izen zuen eta Lamin erantzun berak. Xelebrea egin zitzaidan. Lamin Kunta Kinteren anaia zen "Raices" liburuan. Agian horrexek gerturatu ninduen beregana hasieratik.
Edozelan be, haren historiaren pasarteak aletu zizkigun: 35 urte zituela; emaztea eta alaba txikia utziak zituela Senegalen, eta astero deitzen ziela telefonoz; bus gidaria zala han, baina lana handia izan arren soldata eskasa,  familia mantentzeko modukoa bez, eta honera egin zuela bizimodu hobearen esperoan.
Maiz ikusten dut Santurtzin Lamin eta lagunak egin gara. Guztietan oparitzen didan irribarreak harritu egiten nau. Zelan daiteke sorterritik ihesi eta halako egoera gordinean dagoen pertsonak irri egitea? Eta hala egiten du berak. Egunero.
Miretsi egiten dut Lamin

Skirol

Skirol 2007-08-28 12:05 #1

Ez dakit zergatik, baina hunkitu nau zure idatzi honek. Oraintxe aurkitu dut eta inpresio ona egin dit!. Irakurtzen jarraituko dut.

jo_ta_irri

jo_ta_irri 2007-09-08 10:57 #2

Aupa skirol!
Eskerrik asko hire mezuagatik eta ondo etorri. Egongo gaituk.
Besarkada

Etorkinak inperioen alde

Etorkinak inperioen alde 2008-03-25 11:21 #3

Polita izango da kontakizuna paperaren gainean, baina, egiatan, errealitate gordina ezkutatzen du honek. Izan ere, zuk adierazi bezala, berak gaztelania eta frantses mordoiloaz baino ez zekien egiten. Seguruenik, jakin ere ez zuen jakingo Euskal Herrian dagoela, ez Espainian, ezta Frantzian ere. Baina bi inperio horien hizkuntzaz mintzatzen zaizkigu beti horrelako etorkinak.

Nik euskaraz egiten diet beti etorkinei, baita Espainiatik datozen etorkinei ere; jakin dezatela behingoz hau Euskal Herria dela!

Inigo

Inigo 2008-09-26 22:58 #4

Azken erantzunarekin ez nago batere ados. 2002. urtean Joselu Cereceda ekonomialariak iritzi artikulu bat idatzi zuen gara egunkarian, uzatailaren 18 an, osteguna. Berak zera zion moduan: "ser abertzale es amar Euska Herria. Y como el euskara es la lengua de nuestro pueblo, amar el euskara. ¿Pero que es amar el euskara? Bien sencillo: hablarlo sin desperdiciar ninguna oportunidad, y si no se sabe, aprenderlo" (lotsatu egiten nau onartzeak nik ez dudala behar ebste euskara hitz egiten, eta ez maite ez dudalako, bihotzes maite baitut Euskal Herri osoa. Geuri buruan sartzen digute euskeraz hitz egin behar dela eta horregatik ez dugu nahita egiten, beharrezkoa den beste gauza bat baino ez dugu ikusten aurrean. Nire ustez nahi duenak hitz egindo du euskaraz eta noski, ezin zaio Lamini eskatu euskara mintzotzea, geure artean oraindikan euskara hitz eginte ez duten tipo ugari daudenean). Zure erantzunean Euskal Herria bi inperioren barnean dagoela esaten duzu, baina horrela bipolarizatzea ez da egokia eta ez da zuzena. Lehenengoz, eta barkau zuzenketa monarkia eta errepublika baten artean dagoela esan behar zenezake, eta bestetik, euskeraren egoeraren errua ez dute etorki eta espainiar edo frantziarrek, geuk baizik, geu aldatu behar dugu egoera hori, edozein motatako zapalkuntza ekiditeko. Joseluk artikuluan dioen moduan: "toda lengua es una maravilla. Como dice Chomsky es la creacion mas genial del ser humano. Todas las lenguas sin excepcion deben merecer ser respetadas y ser cuidadas. El que haya bestias pardas que odien, menosprecien y maltrate en euskara no puede arrastrarnos a cometer la estupidez y barbaridad de desperdiciar su idioma. Respondamoles con nuestro amos militante y consecuente al euskara y con el respeto obligao que merecen las lenguas." Irakurri nuen momentuan ukitu ninduen artikulu hau. Ni behintzat ez dut momentu bat ere euskaraz mintzotzeari utziko, baina Laminekin topo egiten badut erdaraz hitz egingo diot, berak izan duen bizitza sufritu ostean, irribarre batekin erantzuten badie ingurukoei, horrek merezi du nik nere burugorra zabaltzea eta gutxienez, errespetu seinalez, berak ulkergarriago izango duen hizkuntza batean mintzatzea. Lamin...tipo jatorra.

Utzi iruzkina: