tusflog

eus-kerraldetik

Freebatasuna

2
tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-10-05 15:31

Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna


Atzo Bizkaiko mapa batzuk begiratu nahi eta bizkaia.net web-era jo nuen. Hara eta hona ibilita, azkenik arlo ditxosozkora iritsi nintzen. Zerua zabalik!! Baina neure poza labur-laburra izan zen, halako mezu bat agertu baitzitzaidan:Kakazaharra!! Aldundiko arduradunak ez ei dira oraindino ohartu internet explore-z harago baliabiderik ere badela; are, hobeak, sendoagoak eta libreak gainera. Aldundiak, bere jokaera honekin, askatasuna ukatzen digu. Zergatik erabaki behar du aldundiak nik zein nabigatzailez erabili behar ditudan baliabide publikoak? Ez dute, ez, inolako eskumenik horretarako. M...


Beti maitatu dut sorterria: Santurtzi, Mamariga. Kanpora irteten nintzenean, oporraldian zela, lanerako zela, itzultzeko irrikan egoten nintzen lehenengo hamobastaldiz aurrerantzean. Itzuli eta den-denari ematen nion begia, sekulan ez izandako tokia bailitz lez: hormetan inkatutako afitxei gizarte bizimoduaren azken getaeren berri laburtua hartzearren; itxitako negozioei (gehienak) eta zabaldutako berriei (gutxienak); kalean jazotako pitzadura (+) edo konponketei (-);... Kanpoan urteak emanaren antzera ibiltzen nintzen. Aspaldi batean, sorterritik beste inora bizitzera joateko aukera...


lamin

4
tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-07-18 14:44

Portugaleteko taberna batean ezagutu nuen, Ainhitze neskalagunarekin nengoela. Diskak eskaini zizkigun noski, hortan zebilen-eta. Geuk ezetz, baina zeozer hartzeko, gura bazuen. Hizketan hasi ginen. Neu gaztelaniaz, Ainhitze gaztelera eta frantsesa tartekatuta, bera gaztelania eta frantses mordoiloaz. Oraindik ez zela ondo moldatzen, heldu barria zala Senegaletik, eta wolof-a zuela ama-hizkuntza. Zein izen zuen eta Lamin erantzun berak. Xelebrea egin zitzaidan. Lamin Kunta Kinteren anaia zen "Raices" liburuan. Agian horrexek gerturatu ninduen beregana hasieratik.Edozelan be, haren historiar...


Atzo beste istripu larri bat gertatu da. Pertsona bat hilik eta hemeretzi bat zauritu. Oraingoan N-1ean izan da, baina berdin jazo zitekeen A-8an edo beste edozein errepidetan, sarritan lez. Atzokoan lainoa izan da erruduna, noski. Garraio sistemak ez du zeikusirik, jakina! Sistema ekonomiko honek ere ez, nahiz eta milaka ibilgailu ipintzen dituen egunero-egunero errepideetan, eros-salgai eta pertsonak milaka eta milaka mugiarazten dituen, edo denbora bera merkantilizatu eta "urre" bilakarazi duen. Inola ere ez. Istripu bat izan da, istripu tamalgarria. Ez dezagun bila ba ardurarik, ez dago...


EHEk dei egin die alderdi politikoei haustekunde kanpainaren atarian, hautagai "euskaldunak" aurkez ditzaten.Aspalditik "euskaldun" kalifikatzailearen egungo esanahiaz zalantza handia egiten badut ere (euskaraz dakien edozein euskalduntzat hartzea gehiegikeria iruditzen baitzait), ontzat hartu dut deia. Hala ere, euskalgintzan susmatzen dudan, eta aurreko post batean  azaldu nuen lez, hutsunea susmatu dut honakoan ere, hau da, "goikoei" (direla agintariei, direla erakundeei,...) eskatu, aldaketa estrukturalen beharra aldarrikatu,... baina norbanako euskaldun-euskaltzaleari ezer gutxi, ...


 Berriak dakarrenez, Oleguer futbolariari publizitate-kontratua eten dio Kelme enpresak, eta elkartasun kanpaina abirazi dute interneten, Kelmeri salaketa mezua ("Uste dut adierazpen askatasuna urratu duzuela. Bezero bat galdu duzue.").  Dagoeneko 11.000 baino gehiago igorri dugu mezua, eta hainbat elkartek nahiz erakundek ere babesa adierazi diote jokalariari.Argitxo dago batzuek ez dutela nahi kirolariek, ospetsuek, gizartearen ikusmiran diren horiek gizarte gatazketan parte hartzerik; mututa jarrai dezaten gura dute agintea dutenek. Honela, jendeok geure arreta egunerokoan geur...


Joxemi hil egin da

2
tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-02-02 19:38

Gaur goizean jakin dut, lankide batek mezu bat bialduta, labur, zehatz, informazio huts: "Joxemi hil egin da". Ez da harritzekoa izan, azken hiletako joerak hara zeraman-eta. Eta halere...Hasieran, barruan astinaldia sentitu dut, halako bertigoa-edo Eta lehenengo joera ihes egitekoa izan da, ez kafea hartzera sartua berri nintzen tabernatik, mezutik, berritik, errealitatetik ihes egitea, ezer gertatu izan balitz bezala jarraitzea. Heriotzari izkin egin. Ez zaude, ez nago, ospa neure mundutik! Azken finean, Heriok eragindako sentimenduetatik ihes egitea zen aitortu gabeko desira gertaezina. ...


elkartasunik ez!

tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-01-30 12:47

Gauza ederra iruditzen zait elkartasuna, gizakiok gizaki egiten gaituenetakoa da-eta, baina, zer ostias! oraindik ez nago prest edonori edozelan elkartasuna adierazteko.Eskatu gabeko azalpena dator Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxe pribatu erdaltzale katolikoak elkartasuna eskatu didalako, gainontzeko santurtziarroi bezalaxe, ikastetxeak oraingo kokalekuan iraun dezan eta S. Francisco Javier ikastetxe pribatu erdaltzale katolikora eraman ez dezaten.Ez nator bat Santurtziko erdigunean dagoen lur saila eraikuntzako enpresa bati saldu izanarekin, lur sailaren jabea den Murrieta fundazioak...


Gaurko BERRIAk Jon Urrujulegiren gutun bat dakar ("¿A dónde va usted?"), Donostiako udaletxean jasan behar izan duen hizkuntz zapalketa salatzen duena. Ez da, noski, halako bakarra, tamalez; eta ez da izango azkena, zoritxarrez. Donostiako udala, Kontseiluak jakitera emandako udalen hizkuntz politikaren gaineko inkestaren emaitzetan, 26. postuan dago. Pentsazazu zer gertatzenb den Santurtzikoan, inkesta berak 51. tokian ipini baikaitu (alegia, hizkuntz eskubideak osoro betetzetik tokitan). Aspalditik asko dira hizkuntz eskubideen urraketa etengabeak salatzen dituztenak. Euskaldunok pairatut...