plazako leihoa

Zubieta herria

Enarak

plazakoleihoa 1456152220071 plazako leihoa | 2008-06-25 22:56

Zuberoan, joan den mendean, espartinak edo  alpargatak egiteko fabriketara, batez ere, inguruko emakume gazteak joaten ziren lanera. Garai haietan, eta ez gara ari mendeko azken urteez, asko eta asko Nafarroatik eta Aragoitik abiatzen ziren, multzoka eta oinez. Horrela  udazkenean Zuberoara iritsi eta hurrengo udaberrira arte han gelditzen ziren. Eguraldi onarekin beren etxeetara bueltatzen ziren baserri lanean aritzeko. Zuberotarrek halako emakumeei izena eman zieten: enarak. Larunbat iluntzean, bizpahiru ziento lagun bildu ziren Zubietako frontoian. Ekuadorreko  herri bate...


Zubieta osoan ari dira soroan eta zalaian lanean. Eguraldia hobetzearekin batera lurgorriak zabaldu egiten dira nonahi. Eta jendea baratzean ari dela ikustean, nor ez da animatzen?Ba horixe gertatu zait niri ere. Nire baratz txikia prestatu dudala: kalekumeok ere bagara nor!  Horretarako Joxe Jabierri laguntza eskatu lurrari buelta emateko eta lehenengo instrukzioak jasotzeko. Gero, Etxetxori ongarria eskatu. Eta Jose Manuelek musutruk eman. Eta, orduan lanean hasi behar. Horra hor koxka.Kontua da seme-alabak eta laurok baratzara jaitsi ginela. Palak hartu eta zimaurra banatzen hasi. O...


HERRIKOIA

plazakoleihoa 1456152220071 plazako leihoa | 2008-03-30 12:55

Atzo, ikastolako umeei sarrerak eman zizkieten errealaren partidu bat ikustera joateko. Han joan ziren Zubietako ume batzuk, Usurbileko beste saldo handi batekin. Neska batzuk ere sartu ziren merke, bost euro pagatuta. Herrikoia izan nahi, dirudienez. Esan didatenez, han aritu ziren taldea animatu nahian: putasemeka, mekaguendioska... zainak lehertu beharrean, bere senetik atereak. Nola mutilak hala neskak, sexukidetasunak beste hainbat arlotan lortzen ez duen bezala. Zer den herrikoia izatea!Gaur, plaza betean aritu gara futbolean, bost urtekoetatik hasi eta halako hamar gehiago ditugunon ...


Hotz eta euriekin jendea ezkutatu egiten da bere oskoletan, ume txikiek salbu -ez baitute ikasi jolasean besterik-. Horien gurasoak dira frontoi ondoko plaza uzten azkenak: ondar errainua zurrupatu arte ez dute alde egingo, noski. Kostata eta nekez hartzen dute etxeko bidea. Plaza hutsik, zuhaitzik ez, eta frontoi paretako pankarta handi hura ere -errausketarik ez- eroria da, hostoen antzera. Frontoiak gordetzen du, txingarrak bezala, epeltasun apurra umeen xestoko partiduetan. Lau jokoan eta hiru guraso begira -gogortuko zaizkie berriro soin enbor eta adarrak- arratsaldeko iluntasunetik ih...


plazakoleihoa 1456152220071

Zubieta da gure herria. Herria izan nahi du, baina bi udalerriren menpe dago: Donostia eta Usurbil. Erdibidean egote hori ez askotan gozoa izaten. Horren kronika dituzu artikulu hauek.