kalekumeak baratzan
Zubieta osoan ari dira soroan eta zalaian lanean.
Eguraldia hobetzearekin batera lurgorriak zabaldu egiten dira nonahi.
Eta jendea baratzean ari dela ikustean, nor ez da animatzen?
Ba
horixe gertatu zait niri ere. Nire baratz txikia prestatu dudala:
kalekumeok ere bagara nor! Horretarako Joxe Jabierri laguntza eskatu
lurrari buelta emateko eta lehenengo instrukzioak jasotzeko. Gero,
Etxetxori ongarria eskatu. Eta Jose Manuelek musutruk eman. Eta, orduan
lanean hasi behar. Horra hor koxka.
Kontua da seme-alabak
eta laurok baratzara jaitsi ginela. Palak hartu eta zimaurra banatzen
hasi. Ordu laurden eta bost minutu gehiago, denak leher eginda ginen
eta ezin zimaurra menderatu. Denok izerdi patsetan. Seme-alabek aitari
oker begira... Azkenean lana erdizka utzi genuen.
Jose
Jabierrek esan zidan hurrena: baian motel hori sardearekin egiten dek!
Nola sartuko dek ba pala zimaurretan. Handik gutxira plazan baratzaz
ari ginela inguruko guztiek: baina hori sardearekin egiten da!
Zer
nahi duzue esatea, ulertuko zidalakoan amaginarrebari kontatu nion
palarena eta entzun zuenean, gaztelera garbian: Pero hijo, si eso se
hace con la horca!
Espero dut San Isidrok gogoan izango gaituela kalekumeak ere:zer den pala eta zer sardea irudietan ikasi dugunak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: