ZEBARRI

Etxebarriko Euskaltegiko ikasleek egina

Pilak agorturik? Bai, zera!! Udan ezin zaigu euskara herdoildu. Etxebarrin, Bilbon eta Arantzazun dugu aukera gure maila hobetzeko. Baina, edonora goazela ere, BOGA sistemaren bidez ere jarrai dezakegu ikasten.


Liburu eta disko azoka

No profile photo ZEBARRI | 2014-05-12 13:34

Hau ez da kontu berria: 12 urte daramatza Euskara Zerbitzuak liburu eta disko azoka antolatzen Txiki Otaegi plazan. Aurtengo datak maiatzaren 15 eta 16a dira. Baina dena ez da erostea izango; horregatik, zenbait ekintza antolatu dituzte. Beheko kartel honetan duzue informazio guztia:  


  KAPRIKORNIO: abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra Dirua: loteria erosi, zorte ona edukiko duzu.Maitasuna: komenigarria da zure bikotekidearekin bidaia bat egitea.Osasuna: zaindu zure atzazalak, oso esku politak dituzu eta.Asteko eguna: larunbata   AKUARIO: urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra Dirua: diru apur bat aurreztu behar duzu.Maitasuna: pertsona interesgarria ezagutuko duzu maiteminduen egunean.Osasuna: kirola egin behar duzu.Asteko eguna: asteartea.   PISZIS: otsailaren 21etik martxoaren 20ra Dirua: kanpoko familiaren herentzia helduko zaizu.Maitasuna: lantegian arr...


INAUTERIAK

No profile photo ZEBARRI | 2014-02-28 10:53

Zatoz Etxebarriko Euskaltegiaren mozorro festara! Aurreko urteetan bezala, tostada eta mozorro lehiaketatxoa egingo dugu. Asteartean izango da jai nagusia goizeko 10etatik aurrera! *Umeentzat ekintza bat egingo dugu ondoko gelan. ** Arratsaldeko ikasleentzat astelehenean izango da jaia 6:30 inguruan. -------- Kaixo! El martes a partir de las 10 celebraremos el concurso de disfraces y tostadas, al igual que en años anteriores. *Habrá una actividad para los/as niños/as en en aula contigua. ** Para los/as alumn...


ok dakigunez, Internet sortu zen militarren kontuetan erabiltzeko, baina urteak pasa ahala, sareak gizarteratze prozesuaren barruan murgildu gaitu. Horren ondorioz, edozein gauzatarako erabiltzen dugu, batez ere, erosketak egiteko. Hori frogatzeko inkesta egin diegu Etxebarriko Euskaltegiko ikasle batzuei, eta emaitza hauek izan ditugu: 5etik 1ek ez du erosi inoiz web gunen bidez, eta 2rentzat arriskutsua da.Hona hemen iritziak: Izena: SaraAdina: 42Lanbidea: Etxeko andreaIkasketak: Euskara ikastenEuskara maila: 7. maila   Erosi al duzu inoiz interneten bidez?Bai, erosi dut, baina ...


EGA 2014

No profile photo ZEBARRI | 2014-01-09 14:16

Zer dio Googlek EGA zer den galdetzen diogunean? Bada, hainbat bitxikeria, adibidez, Afrikako herien elkarte bat, Eskubaloi talde bat...       Baina euskara ikasleari buruhauste gehien sortzen dizkiona Euskararen Gaitasun Agiria da. 2014an ere bi aldiz izango dugu EGAren bisita, oraintxe bertan bat eta uda ostean bestea. Matrikulatzeko epea zabalik dugu dagoeneko, urtarrilaren 20ra bitartean. Egutegia: Matrikula - urtarrilaren 7tik 20ra Atariko proba - otsailaren 22an Idatzizko proba - martxoaren 8an eta 15ean Ahozko proba - maiatzaren 23, 24, 30 eta 31n Matrikula on-li...


Zorion margotua

No profile photo ZEBARRI | 2013-12-20 11:44

        Azken urteotan bezala, Etxebarriko Udalak ume etorkinei euskara eskola bereziak eskaintzen dizkie, Ulibarri euskaltegiaren bitartez, herrira heldu berritan hizkuntzarekin izaten dituzten arazoei aurre egin nahian. Aurtengo taldeotako ikasle batzuek, jai zoriontsuak opa nahi izan dizkiote Zebarri blogeko irakurle guztioi, marrazki eder hauen bidez. Egin klik irudien gainean handiago ikusteko.                     


1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko, Nafarroako zaindaria, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.Frantziskok bezala, euskaldun askok bere bizitza euskaraz egin nahi duenez, hainbat ekimen sortu dira. Ekimen horien artean dago “ Euskar...


  97. urtea zen, eta herrian euskara hutsezko komunikabide bakarra zen. Euskaltegiko ikasleek egina, noski. Gai hauek jorratu ziren: INKESTA: Zer iruditzen zaizu elizako letrero elektronikoa? ERREPORTAJEA: Gurasoak euskara ikasten ERREPORTAJEA: Lehengo eta oraingo Etxebarri ERREPORTAJEA: Gure herria ezagutuz ERREPORTAJEA: Bizkargi mendia ERREPORTAJEA: Etxebarrin ere badaude sirenak (Etxebarriko igeriketa sinkronizatuko taldea) ELKARRIZKETA: Patrizia Azpiazu margolaria LEHIAKETA Egizu klik aldizkari osoa irakurri edo jaisteko    


Kaixo, ikasle eta etxebarritar, edo ikasle etxebarritar hori: 1997ko udan ekin genion paperezko Zebarri aldizkaria argitaratzeari. Maiztasun aldakorra izan du proiektuak urte hauetan guztietan. Urtean behin argitaratzen zen hasieran, eta azken urteotan urtean bitan edo hirutan plazaratu izan da. 2012ko Gabonetakoa da paperezko azken alea, eta blog honek leku hori betetzea du helburu, bertsio digitalak dituen alde onuragarri guztiei etekina ateratzeko. Hauxe da paperean argitaratu zen azken alearen azala.



1997tik Etxebarriko Euskaltegiko ikasleek Etxebarriko euskaldunentzat sortutako aldizkaria, 2012ko abendura arte paperean, eta 2013tik blog honen bidez.