Zer esan nahi dizu Horoskopoak?

No profile photo ZEBARRI | 2014-03-05 13:01

 

KAPRIKORNIO: abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra

Dirua: loteria erosi, zorte ona edukiko duzu.
Maitasuna: komenigarria da zure bikotekidearekin bidaia bat egitea.
Osasuna: zaindu zure atzazalak, oso esku politak dituzu eta.
Asteko eguna: larunbata

 

AKUARIO: urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra

Dirua: diru apur bat aurreztu behar duzu.
Maitasuna: pertsona interesgarria ezagutuko duzu maiteminduen egunean.
Osasuna: kirola egin behar duzu.
Asteko eguna: asteartea.

 

PISZIS: otsailaren 21etik martxoaren 20ra

Dirua: kanpoko familiaren herentzia helduko zaizu.
Maitasuna: lantegian arrakasta handia edukiko duzu.
Osasuna: hego- haizeak buruko mina eragingo dizu.Asteko eguna: larunbata

 

ARIES: martxoaren 21etik apirilaren 20ra

Dirua: jokoa ez da errenta.
Maitasuna: kontuz! Lagun taldean judas bat daukazue.
Osasuna: oso ondo zaude.
Asteko eguna: astelehena

 

TAURO: apirilaren 21etik maiatzaren 20ra

Dirua: zor dizuten dirua bueltatuko dizute
Maitasuna: bidaia batean maitasuna aurkituko duzu
Osasuna: hartu eztia eta limoia, eztarriarentzat ona da
Asteko eguna: ostirala

 

GEMINIS: maiatzaren 21etik ekainaren 20ra

Dirua: proiektu berrien urtea izango da.
Maitasuna: bikotekideak eta zuk garai polita edukiko duzue.
Osasuna: haginlariarenera joan behar duzu
Asteko eguna: ostirala

 

KANTZER: ekainaren 21etik uztailaren 20ra

Dirua: zure oraingo esfortzuak gauza onak ekarriko dizkizu etorkizunean
Maitasuna: seme- alaben maitasuna da handiena
Osasuna: zaindu elikadura
Asteko eguna: asteazkena

 

LEO: uztailaren 21etik abuztuaren 20ra

Dirua: ez da komenigarria dirua xahutzea
Maitasuna: momentu honetan zoriontsua zara
Osasuna: zaindu bizkarra
Asteko eguna: igandea

 

VIRGO: abuztuaren 21etik irailaren 20ra

Dirua: jai gehiegi egiten duzu.
Maitasuna: urte berezia izango da.
Osasuna: urduri egongo zara eta lasai egotea komeni zaizu
Asteko eguna: osteguna

 

LIBRA: irailaren 21etik urriaren 20ra

Dirua: gastu asko edukiko duzu, kontuz!
Maitasuna: pertsona berezi horri opari bat egin beharko zenioke.
Osasuna: hartu dituzun kilotxo horiek soberan dituzu
Asteko eguna: astelehena

 

ESKORPIO: urriaren 21etik azaroaren 20ra

Dirua: garbigailua hondatuko zaizu eta aurreztutako dirua erabili beharko duzu berria erosteko
Maitasuna: bidaiatu, jende berria ezagutuko duzu
Osasuna: ohitura txarrak alde batera utzi
Asteko eguna: igandea

 

SAGITARIO: azaroaren 21etik abenduaren 20ra

Dirua: hobea da inurria izatea txitxarra baino
Maitasuna: seme- alabak edukitzeko momentu ona da
Osasuna: erretzeari utzi behar diozu
Asteko eguna: osteguna

 


Utzi iruzkina: