KUKUA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2014-04-07 10:27

kUKUA HEGAZTI MISTERIOTSU HORI!!!! Kukua oso animalia eta hegazti misteriotsua da. Bere izakeran edo izaeran kukua nahiko beldurtia da; horregatik bere kantua soilik entzuten da, nekez ikusten baita. Hegazti azkarra da, oso,  bere arrautzak beste hegaztien antzekoak ipintzen ditu eta, baita horien habien ipini ere. Negua Afrikako hegoaldean igarotzen du eta negua amaitzen denean, hau da, apiriletik aurrera gure mendietan agertzen da.    


  KAPRIKORNIO: abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra Dirua: loteria erosi, zorte ona edukiko duzu.Maitasuna: komenigarria da zure bikotekidearekin bidaia bat egitea.Osasuna: zaindu zure atzazalak, oso esku politak dituzu eta.Asteko eguna: larunbata   AKUARIO: urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra Dirua: diru apur bat aurreztu behar duzu.Maitasuna: pertsona interesgarria ezagutuko duzu maiteminduen egunean.Osasuna: kirola egin behar duzu.Asteko eguna: asteartea.   PISZIS: otsailaren 21etik martxoaren 20ra Dirua: kanpoko familiaren herentzia helduko zaizu.Maitasuna: lantegian arr...


1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko, Nafarroako zaindaria, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.Frantziskok bezala, euskaldun askok bere bizitza euskaraz egin nahi duenez, hainbat ekimen sortu dira. Ekimen horien artean dago “ Euskar...


Erantzunkizuna

No profile photo GURELprototype | 2011-03-11 22:06

Bai, sekulakoa. Geure buruarekin.Aurrekoan, EAE mailako lehiaketan, inuxente xamarrak ginen. Ilusio handia bai baina jakituria mugatuagoa.Oraingoan, txakur zaharragoak  gara.Esperientziak indartsuago egin gaitu. Eta, aldi berean, hauskorrago.Asko ikasi dugu eta gauza polita egiteko gauza gara.Horrek markatzen du gure abiapuntua, ez helmuga.Errobotarekin trebezi handia lortu dute gure mutikoek. Proiektu zientifikoa landuta daukate. Eta lehiatzeko prest daude.Egin dezakeguna baino gutxiago ez dugu egingo bada!Tenore horretan gaude: ahalik eta ondoen egitea. Egin dezakegunaren mailan ala ...


Gaur arratzaldean izan dabe alkarte penitentzia katekesiko 3.mailako umeek. Iñaki abadeak eta Nieves laguntzaile finak ospakizun ederra antolatu dabe. Han izan dira ume honeen katekistak; baita Txabi gitarrista, San Frantziskoko frailea eta ume horreen gurasoak be, ospakizun horren lekuko eta partaide. Horren erakusgarri dira ondoko argazkiok. Umeek be badaukez euren pekatutxoak eta lainoekaz estali egiten dabe zeru garbi eguzkitsua; eta horrek alkarrengandik banatu egiten ditu. Baina Jainkoa errukitsua da eta pekatu horreek aitortu ondoren parkatu egiten deutsez abade...


Bigarren mailara ez jeisteko lasterketa ero honetan, Errealak beste aurrerapausu bat eman zuen ezinezkoa lortzeko. Bai, ezinezkoa lortzeko, helburu hori maila horretan baitago oraindik ere. Hala ere, ezinezko hori duela hiru aste baina gertuago ikus daiteke orain, 6 puntutara hain zuzen ere.Larunbat honetan Anoetan izan nintzen, lagun batzuek gonbidaturik. A ze sufrimendua. A ze ¿futbol? partidu kaxkarra. Baina ze demontre, jogo bonito egiteko Bartzelona eta Brasil daude. Guk nahikoa degu irabaztearekin.Hurrengo finala Bartzelonan Espanyol-en aurka. Ezinezkotik gertuago geldituko al gara?


Atzo, minutu askotan zehar mirakuluetan sinisten hasi nintzen... Villarrealek gola erdietsi zuen arte. Hala ere, sentsazio arraro bat transmititu zidan Errealak. Ez dakit nola esan, baina talde honengan sinisten hasia nago. Atzo etzuen bigarren mailako talde batek bezala jolastu, denboraldi honetan egin izan duen bezala. Beste itxura bat dauka, jarraian bi pasa egiteko gai dira, gol aukerak sortzen dituzte,...Kontuak egiten hasi naiz, eta niri, Lotinari bezala, atera egiten zaizkit. Hori bai, edozein hankasartzek (Levanteren kontra ez irabaztea adibidez) mirakulua ilusio hutsean utzi dezake...


Badira bizitza honetan arrazoiarekin azaldu ezin diren gauzak. Horietako bat futbol taldeekiko lotura da. Neure kasuan Errealak zortarazten dizkit emozio irrazional horiek. Irabazten duenean, astea pozik hasten duenetarikoa naiz, eta galtzen duenean aldiz, beste humore batekin hasten dut, ostrukarena eginez, eta partiduaren berririk entzun, ikusi edo irakurri gabe. Zauria ez handitzeagatik agian.Aurtengo denboraldia depresio jarrai bat izan da. Dagoeneko edozein itxaropen galduta nuen eta taldea bigarren mailan ikusten nuen. Asimilatzen hasia nengoen eta alderdi onak ere ikusten hasi nintze...


Azken iruzkinak