Erantzunkizuna
Bai, sekulakoa. Geure buruarekin.
Aurrekoan, EAE mailako lehiaketan, inuxente xamarrak ginen. Ilusio handia bai baina jakituria mugatuagoa.
Oraingoan, txakur zaharragoak gara.
Esperientziak indartsuago egin gaitu. Eta, aldi berean, hauskorrago.
Asko ikasi dugu eta gauza polita egiteko gauza gara.
Horrek markatzen du gure abiapuntua, ez helmuga.
Errobotarekin trebezi handia lortu dute gure mutikoek. Proiektu zientifikoa landuta daukate. Eta lehiatzeko prest daude.
Egin dezakeguna baino gutxiago ez dugu egingo bada!
Tenore horretan gaude: ahalik eta ondoen egitea. Egin dezakegunaren mailan ala gorago.
Irailean hasitako bideari amaiera ematea ala aurrera egiteko kinkan gaude.
Zortea izan dezagula lagun. Barne indarra eta ilusioa sobran daukagu.
Pertsona eta talde modura egin dezakegunaren mailakoa izan dadila FLL lehiaketa hau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: