Erantzunkizuna

No profile photo GURELprototype | 2011-03-11 22:06

Bai, sekulakoa. Geure buruarekin.Aurrekoan, EAE mailako lehiaketan, inuxente xamarrak ginen. Ilusio handia bai baina jakituria mugatuagoa.Oraingoan, txakur zaharragoak  gara.Esperientziak indartsuago egin gaitu. Eta, aldi berean, hauskorrago.Asko ikasi dugu eta gauza polita egiteko gauza gara.Horrek markatzen du gure abiapuntua, ez helmuga.Errobotarekin trebezi handia lortu dute gure mutikoek. Proiektu zientifikoa landuta daukate. Eta lehiatzeko prest daude.Egin dezakeguna baino gutxiago ez dugu egingo bada!Tenore horretan gaude: ahalik eta ondoen egitea. Egin dezakegunaren mailan ala ...


Eskerronez

2
No profile photo GURELprototype | 2010-12-11 21:24

Poza, poz haundia. Estatu mailako lehiaketara joateko sailakatu diren taldeen artean  Prototype dago. Horrela erabaki dute gaur, abenduaren 11an, Zamudion First Lego Leagueko epaileek. Gainera gazte Gazte Promesen saria eman digute!Halakorik ez  genuen espero, benetan. Eta pozez zoratzen  gaude.Irailetik honako bidean lagun izan ditugunak gogoan dauzkagu orain. Beraiei esker ere lortu dugu orain artekoa. Animo faltarik ez dugu eduki.Bakuva eta Arizmendi taldeetakoen bultzada eta laguntza.Gatzagako famili eta lagun artekoak.Roberto Galdos, Gotzon Arzellus, Goio Arana, Jon Bara...


IRABAZI DUGU!!!

No profile photo GURELprototype | 2010-12-09 21:12

Zamudion , abenduaren 11an izango da aurtengo EAE mailako FLL Lehiaketa. Bi egun falta dira 26 taldeen arteko norgehiagoka hasteko. Ospakizun eguna izango da zalantza barik. Prototypekook ilusioz beteta joango gara.   Ekitaldiaren amaieran sariak banatuko dituzte eta dominak eta estatu mailako eta nazioarteko frogetara joateko txartelak emango dituzte. Ez dakit ezer suertatuko zaigun. Baina apaltasun osoz esan genezake dagoeneko irabazi dugula.   Apustu bat egin genuen irailaren hasieran eta sari potoloa jaso dugu, markatu genituen helburuak bete izana. Hori baino loteria ...


Zenbat lan egin dugun asteburu luze honetan! Benetan nabaritu da konpromisoa eta gauzak ondo egiteko eta amaitzeko gogoa. Boskote zoragarri batzuen entrenatzaileak gara. Abenduaren 8an, aurreko egunetan egindakoaren segidan, goizetik eta arratsaldetik egon gara Elexalde-Torrekuako txokoan. Gauzak arintzeko, ahalegintzen ginen zeregin desberdinak lantzen, freskura apur bat eta konzentrazioa mantentzeko.Hiru zeregin nagusitan ibili gara:- Errobotaren programazioa. Honek eman dizkigu gorabehera gehien. Aldakorra delako. Gauzak ondo goizez eta okerrago arratsaldez. Misioak menderatuta gene...


Argazkiak

No profile photo GURELprototype | 2010-12-08 09:14

Lanean ari ginenean askotan, familikoen eta herriko lagunen bisitaldiak izan ditugu. Guztiei azaldu gura izan diegu zertan ari ginen eta gure helburuak zeintzuk ziren. "Aurkezpen" horiek oso lagungarriak egin zaizkigu Zamudion egin beharko dugunaren entsegu modura. Ziurtasuna hartu eta gauzak azaltzeko trebezia landu ditugu.Gainera, gure lanaren lekuko izan  dira argazki eta bideo kamerak.Hasieran, posatu egiten zuten baina momentu batetik aurrera laneran murgilduta zeudela ahaztu egiten zuten lekuko indiskretu bat zeukatela irudiak lapurtzen. Kontzentrazio maila altua izan dugu.Beheko...


Zubia

No profile photo GURELprototype | 2010-12-08 08:54

Abenduaren hasierako zubian  jota fuego ibili gara lanea. Bost egun izan  dira eta ordu asko sartu ditugun arren ez dugu minuturik sobran eduki.Goizez 11ak aldera elkartu izan gara. Lehenago eskolako lanak egin  beharra zegoen  eta kasu batzuetan futbol partida irabazi beharra.Bi zeregin nagusi eduki ditugu: proiektu zientifikoa eta errobotaren programazioa.Txandaka, taldeko guztiak egin beharreko bi horietatik pasa gara, gehiago ala  gutxiago.Arratsaldeko saioak 4:30etan hasi ohi dira eta han ginen, ordenagailuak piztu, helburuak markatzeko hasierako bileratxoa egi...


Behintza garbi daukagu berdea dela gure kolorea. Aldizkarietatik eta egunkarietatik ateratako letrekin izena osatu dugu. Eta oso  ondo gelditzen da diseinua. Orain egitera eramatea falta zaigu.Bakoitzarentzako bat eta gurasoentzako ere bana egitea pentsatu dugu. Baina  arrakastatsua bada diseinua...agian salgai jarriko ditugu.Idoiak dio 8  euro kostatuko zaigula kamiseta bakoitza. Tshirt garestitxoa ezta?


Azken iruzkinak