Eskerronez

No profile photo GURELprototype | 2010-12-11 21:24
2

Poza, poz haundia. Estatu mailako lehiaketara joateko sailakatu diren taldeen artean  Prototype dago. Horrela erabaki dute gaur, abenduaren 11an, Zamudion First Lego Leagueko epaileek.
Gainera gazte Gazte Promesen saria eman digute!
Halakorik ez  genuen espero, benetan. Eta pozez zoratzen  gaude.



Irailetik honako bidean lagun izan ditugunak gogoan dauzkagu orain. Beraiei esker ere lortu dugu orain artekoa. Animo faltarik ez dugu eduki.
Bakuva eta Arizmendi taldeetakoen bultzada eta laguntza.
Gatzagako famili eta lagun artekoak.
Roberto Galdos, Gotzon Arzellus, Goio Arana, Jon Baratas, Igor Armendariz,Martin Perez eta Tecnaliako Borja, Igone eta Alfonso.
KZGunea, Gatzagako Udala, FLLko antolatzaileak eta bereziki Itziar, Bego, Esti eta Koldo.
Eta maitasun keinu bat eskaini diguten guztiak.
Asko izan dira.
Zorretan gaude.
Muxu zorretan.



Zenbat poztu gara, gainera Arizmendikoek lortu dutenaz. BeƱat Irazabal gauza haundia da. Horregatik atera gura izan  dugu beraiekin batera goiko argazkia

EstiLeon

EstiLeon 2010-12-12 12:52 #1

Zorionak! Prototype taldeak irabazi zuen. Hau da, konpromisoa, pasioa eta pertsonak.
Eskerrik asko FLL txapelketa zer den ulertzeagatik. Atzoko irrintzia hunkitu ninduen.

Goio

Goio 2010-12-12 19:31 #2

Zorionak Prototype Gatzaga! oso proiektu polita aurkeztu duzue! <br /><br />Zuek bai zuek, gazteak eta argiak!<br />


Utzi iruzkina: