Kategoria: poza
Arrazoi du Leirek han (ez, Leirek ez daki ze koloretako galtzontziloak daramatzadan... bueno, uste dut). Kontua da arrazoi duela: euskaldunok ze diskretuak eta ze gezak izan behar dugun. Egin gaituzten. Bihurtu garen. Baina ez. Ez da ona halako zurruntasuna, halako gris koloreko diskrezio berdintzailea. Berdintzaile bezain birrintzailea. Garai batean -duela nahi baino urte gehiago, artean gazte eta berde ginela eta bla bla bla- ostiraletan, asteburuaren hasiera ospatzeko-edo, kolore biziko galtzerdiak jazten nituen: gorriak, laranjak, berde fosforitoak... Gaur egunean, aldiz, barrurago, d...
Poza, poz haundia. Estatu mailako lehiaketara joateko sailakatu diren taldeen artean Prototype dago. Horrela erabaki dute gaur, abenduaren 11an, Zamudion First Lego Leagueko epaileek. Gainera gazte Gazte Promesen saria eman digute!Halakorik ez genuen espero, benetan. Eta pozez zoratzen gaude.Irailetik honako bidean lagun izan ditugunak gogoan dauzkagu orain. Beraiei esker ere lortu dugu orain artekoa. Animo faltarik ez dugu eduki.Bakuva eta Arizmendi taldeetakoen bultzada eta laguntza.Gatzagako famili eta lagun artekoak.Roberto Galdos, Gotzon Arzellus, Goio Arana, Jon Bara...
Azaroaren azken igande goizean ere bildu ginen. Baina bezperan egindako lanaren fruituak biltzeko eguna izan zen. Pozik ginen aurreko egunean programatutakoak asko zirelako.Ordu pare baterako eduki genuen. Lehen zatian, errobotaren programaketari ekin genion. Eta gauzak ondotxo doazela ikusi genuen. Ez zitzaizkigun gauzak beti ondo atera baina tira bagoaz.Azken zatian proiektu zientifikoari dedikatu genion ordu erdi luzea. Proiekturaren eskema orokor bat egina daukagu eta hori betetzen hasi beharra zegoen. Datorren asteazkenean hiru gauza landuta ekarri behar genituela erabaki genuen:...
Lagun hori: Ezagutzen nauzu, nirekin gurutzatzen zara goizero lanerako bidean edo lankide zaitut edo parrandakide. Baliteke elkarren ondoan edo ondotik ibiltzea, edo egotea. Izan zaitezke... izan zaitezke... Berdin da nor zaren, kontua da letra hauek irakurtzen ari zarela, irakurtzen dituzula tarteka, eta ez didazula inoiz esan zer iruditzen zaizkizun, begitantziño merke hauek iritzi edo zirrararik sortu dizuten. Euskaldunok hain gara... hain gara... hain gara sartzen geure oskola barruan... Baina esan nahi dizut ez duela ardura, benetan; ez didazu ezer esan behar. Ez dakizu, lagun, ze...
Egunak aurrera doaz eta ez naiz ohartzen. Duela bost urteko gauzak badirudi atzo gertatu zirela. Iada azken urteetan zain egon naizen pausua eman dut eta oso gustura nabil. Izugarria izan da. Beti leku berdinean eta jende berarekin egoteaz, nire bizitza goitik bera aldatu da, eta harro nago. Harro nago nire ingurukoek nigatik egin duten lanarengatik, batez ere, nire gurasoengatik. Beraiegatik ez balitz, ezingo nuke nahi dudana egin eta ezta ere, nire poza besteei transmititu. Horregatik, hemendik eskertu nahiko nieke eta nik ikasten dudana beraiei erakutsi. Desiatzen egoten d...