Galtzontziloen kolorearen garrantziaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-11-11 10:00
1


Arrazoi du Leirek han (ez, Leirek ez daki ze koloretako galtzontziloak daramatzadan... bueno, uste dut). Kontua da arrazoi duela: euskaldunok ze diskretuak eta ze gezak izan behar dugun. Egin gaituzten. Bihurtu garen.
Baina ez. Ez da ona halako zurruntasuna, halako gris koloreko diskrezio berdintzailea. Berdintzaile bezain birrintzailea.
Garai batean -duela nahi baino urte gehiago, artean gazte eta berde ginela eta bla bla bla- ostiraletan, asteburuaren hasiera ospatzeko-edo, kolore biziko galtzerdiak jazten nituen: gorriak, laranjak, berde fosforitoak... Gaur egunean, aldiz, barrurago, disimulatuago nahi baduzue, daramat barikua delako pozkarioa. Eta jazten ditut galtzontzilo bereziak, gehienetan kolore gorridunak. Baditut, ordea, galtzontzilo kutunagoak ere, ostiraletako bizipoza areagotzen didatenak: hauek, esaterako, gaur bertan soinean daramatzadanak. Baina gehien pozten nautenak hauexek dira, Wales-eko rugby selekzioarenak. Bihar jantziko ditut, praka barruan dragoi gorri bat eramateak definitibamente alaitzen dit eguna ;-)
Moloiak galtzontziloak, ezta?


patxi lurra

patxi lurra 2011-11-12 07:13 #1

Moloiak, bien sûr. Baina, "I luv Scotland?" Ondo irakurri dot?


Utzi iruzkina: