Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Arrazoi du Leirek han (ez, Leirek ez daki ze koloretako galtzontziloak daramatzadan... bueno, uste dut). Kontua da arrazoi duela: euskaldunok ze diskretuak eta ze gezak izan behar dugun. Egin gaituzten. Bihurtu garen. Baina ez. Ez da ona halako zurruntasuna, halako gris koloreko diskrezio berdintzailea. Berdintzaile bezain birrintzailea. Garai batean -duela nahi baino urte gehiago, artean gazte eta berde ginela eta bla bla bla- ostiraletan, asteburuaren hasiera ospatzeko-edo, kolore biziko galtzerdiak jazten nituen: gorriak, laranjak, berde fosforitoak... Gaur egunean, aldiz, barrurago, d...


Blog honen eskubita daun zutabe horren hasieran jartzen dona irakurtzen hasita... parregurea ematen die oain! "Zeamar bat Londonen!". Oain dala pare bat hilabete baino zerbait geixo idatzitako txorradea... Ta beida ze azkar pasa dan! Egie esan, esperientzi ezin hobea izaten ai da Londonekoa. Ingelesa praktikau (beharrak erainda...), jende zoragarrie ezautu (asko bizi guztiako launek ziurrenik), kultura ezberdinek ezautu eta ulertzen saiau (batzukin imposible), janari mota asko dastatzeko aukera (Doraemonen opiltxoak tarten), juerga eiteko beste modu bat ezautu, pintak, norberan bizin eta et...


Asteburu zoragarria Medina de Pomarren pasatu deguna. Esan leike, beti bezala, jan eta edan egin dugula batez ere, baina zer egin zitekeen eguraldi humel hura lagun? .Ai!!! pero que augusto!!! Created with Admarket's flickrSLiDR. Hemendik aurrera urtero errepikatuko dugun "Medina Pintxo Lehiaketa" instauratuta geratu da. Aurtengo irabazlea Karlos izan da "Hojaldre relleno de delicias de bacalao sobre cama de hilos de puerro" edo horrelakozerbait, izeneko pintxoarekin. "Pintxoragarri" saria, beraz, Karlosentzat izan zan. Baina guztiontzat izan ziren sariak. "Pintxoragarrienaz" gain, "pintxo...


bilbo

asteburuzale 1456131123988 asteburuzale | 2008-05-19 14:50


Hilak 22 dituen honetan, HUHEZIko infogelan, Web 2.0 klasean aurkitzen naiz blogeko lehenengo artikulua idatzi nahian.Nahiz eta ez izan ezer berezirik aipatzeko, asteburua gainean daukagula kontutan hartuz, nire aisiari buruz idatziko ditut ondorengo lerroak. Gaur, ostirala izanik, “ostireltxo” izenez Azkoitian, nire herrian deitzen diogun lez, egun handia da, parrandarako behinik behin. Gaurko honetan, lagunekin Zurt izeneko taberna batetara joango naiz lagunekin afaltzera, ondoren pote batzuk hartu tabernaz taberna eta denbora luzez lasai-lasai hitz egin eta barre algarak egin ostean lagu...


Ostiral honetareko bi hitzordu daude: Bat, Elgetako Espaloian: Los Reyes del K.O. Rock and Rolla eta Bluesa. Zuzeneko oso majoa ei dute. Bestea, Bilboko Kafe Antzokian: Juan Carlos Perez. Nik Itxasorekin Bilbora jutiaz berba egin neban baina orain pereza apur bat ematen dit eta seguruenik Elgetara jungo naiz. Inor animatzen da? Bixenek baietz moduan esan zaban. Ira? Txainises?J.C. Perez ikustera doazenak Ledesman geratu dia 8etan kontzertua aurretik bokata bat jan eta pote batzuk hartzeko. Eta amaitzeko, The Boss  Bilbora dator. Nik juteko asmoa dakat baina ez dakit oso ondo sarrer...


Litrada

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-11-24 22:54

Litrada izaten dugu buruan gazteok asteburu atarian. Botelloia, edo hemen esaten dugun moduan, litroak. Kalkuluak egiteko gogorik ez dugu izaten klaseak aste osoan aguantatu eta gero. Nahiago dugu gure litroetan pentsatu. Kalimotxoa egiteko coca-cola eta...Nik litradaren kalkuluak atera ditut gaur. Urtebetean litrada ederra egin dut. 2 litro. Ez, ez dira bi litro ardo gorri. Bi litro odol. Ez, ez ditut edan. Beste batek edan ditu nik eman ditudan odol litroak. Ez dut pisurik galdu, ez. Urtebetean bi kilo potolotu ditut, baina bi odol litro galdu... edo eman.Urtebete lehen donaziotik eta ord...


Aste osoa igaro ondoren, iritsi da azkenik asteburua. Eskoriatzatik bueltan gentozela Anek galdetu dit ea zer egiteko asmoa dudan asteburuan. Nire erantzuna ez dakit izan da eta gainera gustora esan dut ez dakidala azken finean ez bainaiz aurretik zer egin behar dudan pentsatzen duten horietako. Nahiz eta badakidan beste asteburu ederra izango dela. Zuena ere horrelako izango delakoan...


Azken iruzkinak