Nere azken asteburue Londonen!

ainarainlondon 1456130547007 Ainara in London | 2009-05-28 22:13

Blog honen eskubita daun zutabe horren hasieran jartzen dona irakurtzen hasita... parregurea ematen die oain! "Zeamar bat Londonen!". Oain dala pare bat hilabete baino zerbait geixo idatzitako txorradea... Ta beida ze azkar pasa dan!

Egie esan, esperientzi ezin hobea izaten ai da Londonekoa. Ingelesa praktikau (beharrak erainda...), jende zoragarrie ezautu (asko bizi guztiako launek ziurrenik), kultura ezberdinek ezautu eta ulertzen saiau (batzukin imposible), janari mota asko dastatzeko aukera (Doraemonen opiltxoak tarten), juerga eiteko beste modu bat ezautu, pintak, norberan bizin eta etorkizunen pentsau, go shopping, leku famatu asko bisitau... Gauza asko eta asko eiteko astie izan det behintzet!

Oain, ordea, aste bete eskas geatzen zatela ikusita... puf...

Baino bueno... hori da oain inportantena ezta?? Ez naiz agurtzen hasiko oaindik! Azken astebetea aprobetxau beharko deu!!!

Hasteko, bigar gauen Walkabout-ea jungo gea seguraski!! Londoneko leku famatunetakoa. Pub australiar bat da berez eta eraikine, garai bateko eliza bat!

Larunbaten, Londonen barrio baten ezkutun daun "Venezia Txikia" bisitatzea jungo gea. Kanalez betetako auzoa. Bertako barkutan jendea bizi omen da eta arkitekto, mediku eta musiko askon bizimodu alternatibo modukoa bihurtzen ai omen da. Jarriko dizkizuet argazki batzuk! Madonare inguru hortan bizi omen da. Haber ikusten deun!!

Eta iganden!!!!!!! SPAINISH TASTE!!!! Regent´s Street kalea (Picadilly Circus-etik gora dijona itxi eingo due trafikontzat eta dana oinezkoandako izango da. Bertan, dantza tradizionalak, paella, tortilla de patata... bueno ze kontaukoizuet. Ye-Na deseatzen dau juteko! Esperientzi politte eta aldi beren arraroa izan leikela uste det!

Atzokoa bezela! Ikusi ein behar zienduen Londoneko pub ingles tipiko baten Barça animatzen zoro bat bezela! Ze parrek ein nitun! Arabe guztik eta ni Barça animatzen ingles guztian kontra!

Horixek nere planak asteburuako. (Beti sortuko da zerbait planeau ez deuna, seguro... Horrek ematen dio txispea biziri!)

Ta zuek ze plan??

Aspertu eiten naiz batzutan bai...

 


Utzi iruzkina: