Asteburua, aisirako hoberena

atano 1456131130965 atano | 2008-02-22 15:24

Hilak 22 dituen honetan, HUHEZIko infogelan, Web 2.0 klasean aurkitzen naiz blogeko lehenengo artikulua idatzi nahian.Nahiz eta ez izan ezer berezirik aipatzeko, asteburua gainean daukagula kontutan hartuz, nire aisiari buruz idatziko ditut ondorengo lerroak. Gaur, ostirala izanik, “ostireltxo” izenez Azkoitian, nire herrian deitzen diogun lez, egun handia da, parrandarako behinik behin. Gaurko honetan, lagunekin Zurt izeneko taberna batetara joango naiz lagunekin afaltzera, ondoren pote batzuk hartu tabernaz taberna eta denbora luzez lasai-lasai hitz egin eta barre algarak egin ostean lagunekin, etxerantz joango naiz.

Larunbata, hau da biharko eguna, bestelakoa izango da. Goizean goiz esnatu, eta txistuko klaseetara joango naiz, ondoren etxean bazkaldu eta lagunekin aterako naiz arratsalde pasa. Baina, larunbatero lez, hoberena gauen dator:juerga!!Goizeko ordu txikiak arte festan ibiltzeko egun hoberena.

Asteburuaren azken eguna, igandea, gutxien atsegin dudan eguna. Ze tristea den aste osoa lanean hasteko zain daukazula pentsatzea.Baina hori, gehiagotan gertatzen zait ezer berezirik egiteko ez daukadan igandetan. Izan ere, igande hau oso bestelakoa izango da. Hau da, amonaren 80.urtebetetzea dela eta, aitzakia ederra izan da bazkari bat antolatzeko eta jakina bide batez familia guztia elkartzeko.Izan ere, ni Azkoitian bizi naiz baina beste senitartekorik ez daukat herrian, beraz, asko atsegin ditut horrelako egun bereziak osaba izebak eta nola ez lehengusuak ikusteko.

Asteburu honetan beraz, ez dut aspertzeko betarik izango, ea datozenak ere horrelakoak izaten diren, ba alda ba asteburua ate joka izatea baino gauza ederragorik?


Utzi iruzkina: