Asteburua iritsi da!!

azkoitikopinpilinpauxa 1456131277130 Azkoitiko PiNpiLiNpAuXa | 2006-10-07 08:02

Aste osoa igaro ondoren, iritsi da azkenik asteburua. Eskoriatzatik bueltan gentozela Anek galdetu dit ea zer egiteko asmoa dudan asteburuan. Nire erantzuna ez dakit izan da eta gainera gustora esan dut ez dakidala azken finean ez bainaiz aurretik zer egin behar dudan pentsatzen duten horietako. Nahiz eta badakidan beste asteburu ederra izango dela. Zuena ere horrelako izango delakoan...


Utzi iruzkina: