Letra hauek

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-11-24 18:53
1


Lagun hori:

Ezagutzen nauzu, nirekin gurutzatzen zara goizero lanerako bidean edo lankide zaitut edo parrandakide. Baliteke elkarren ondoan edo ondotik ibiltzea, edo egotea.

Izan zaitezke... izan zaitezke... Berdin da nor zaren, kontua da letra hauek irakurtzen ari zarela, irakurtzen dituzula tarteka, eta ez didazula inoiz esan zer iruditzen zaizkizun, begitantziño merke hauek iritzi edo zirrararik sortu dizuten. Euskaldunok hain gara... hain gara... hain gara sartzen geure oskola barruan...

Baina esan nahi dizut ez duela ardura, benetan; ez didazu ezer esan behar. Ez dakizu, lagun, ze po-po, ze po-poz handia den letratxu hauek irakurtzen dituzula jakitea. Izan ere, zeuretzat dira; zuk irakurriko ez bazenitu zertarako idatziko nituzke, ba?

Eskerrik asko idazten dudana irakurtzen duzulako. Berdin da ezer esaten ez badidazu, gu bion sekretua izango da.

Beti zurea,
 

Jozulin



jonas

jonas 2006-11-24 23:55 #1

Lanerako bidean ez dakit, ez parrandakide, ezta lankide ere, bai, ordea, lanbidekide,
Bat behintzat hemen ibiltzen da txoko dotore bezain harrigarri honek ustekabean zer ekarriko...

Bat behintzat, ni neu, esker oneko duzu letra hauek irakurtzeko aukera duen bakoitzean, baina lirikarako ere sasoi ilunak ailegatu ziren bezalaxe, nago blogari exibizionistontzat ere sikatea ailegatu ete den. Nire letrek eragiten duten letra eskasidadea lekuko...


Utzi iruzkina: