Egun pozgarria

No profile photo GURELprototype | 2010-11-28 19:24

Azaroaren azken igande goizean ere bildu ginen. Baina bezperan egindako lanaren fruituak biltzeko eguna izan zen. Pozik ginen aurreko egunean programatutakoak asko  zirelako.

Ordu pare baterako eduki genuen. Lehen zatian, errobotaren programaketari ekin genion. Eta gauzak ondotxo doazela ikusi genuen. Ez zitzaizkigun gauzak beti ondo atera baina tira bagoaz.

Azken zatian proiektu zientifikoari dedikatu genion ordu erdi luzea. Proiekturaren eskema orokor bat egina daukagu eta hori betetzen hasi beharra zegoen. Datorren asteazkenean hiru gauza landuta ekarri behar genituela erabaki genuen:
- izenburua
- lerro batean proiektua deskribatzea
- 5-10 lerroko deskribapen zabalagoa

Gainera, datorren asteazkenerako bi hitzordu ditugu: Tecnaliako Igonerekin eta, agian, BeƱat eta Arizmendi-Ikerlan taldekoekin elkarrizketa.


Utzi iruzkina: