Kategoria: errobota
Gureak ez du izenik!Egun batean gaude oso pozik errobota menperatuta daukagulako eta hurrengoan ez digu batere kasurik egiten.Erdi depre gaudenean eta aurrera egiteko gauza ez garela pentsatzen dugunean...argia piztu eta dena ondo egiten hasten gara!!Orain pozik gaude. Errobota majo dabil portatzen. Hau da esku artean daukagun azken diseinua.Bestetik, aurkezpena egina daukagu Prezin. Goio izan zen atzo eta aurrekoan egin zuen bezala "komunikazio" egokia nola egiterakoan kontuan hartu behar direnak gogorarazi zizkigun.
Azkenengo bi astetan asteburuetan bi lan saio egiten ditugu. Bilboko txapelketa gainean daukagu eta lana findu beharra dago.Errobota oso ondo doa.Diseinua eta programazioa menperatuta daukagu. Ez ditugu sentsoreak erabiltzen baina gainontzeko abilezi denak ikasiak dituzte gure bost prototypekideek.Bestetik, hasiak gara proiektu zientifikoaren aurkezpen berriarekin. Prezi erabiltzen ari gara.Hasieran, kide bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen, froga modura. Gero, tresna ikasia genuela ikusita, proiektu nagusiarekin hasi ginen. Lehenetan, eta pentsatzen genuelako aurkezpena gazteleraz egin...
Zenbat lan egin dugun asteburu luze honetan! Benetan nabaritu da konpromisoa eta gauzak ondo egiteko eta amaitzeko gogoa. Boskote zoragarri batzuen entrenatzaileak gara. Abenduaren 8an, aurreko egunetan egindakoaren segidan, goizetik eta arratsaldetik egon gara Elexalde-Torrekuako txokoan. Gauzak arintzeko, ahalegintzen ginen zeregin desberdinak lantzen, freskura apur bat eta konzentrazioa mantentzeko.Hiru zeregin nagusitan ibili gara:- Errobotaren programazioa. Honek eman dizkigu gorabehera gehien. Aldakorra delako. Gauzak ondo goizez eta okerrago arratsaldez. Misioak menderatuta gene...
Lanean ari ginenean askotan, familikoen eta herriko lagunen bisitaldiak izan ditugu. Guztiei azaldu gura izan diegu zertan ari ginen eta gure helburuak zeintzuk ziren. "Aurkezpen" horiek oso lagungarriak egin zaizkigu Zamudion egin beharko dugunaren entsegu modura. Ziurtasuna hartu eta gauzak azaltzeko trebezia landu ditugu.Gainera, gure lanaren lekuko izan dira argazki eta bideo kamerak.Hasieran, posatu egiten zuten baina momentu batetik aurrera laneran murgilduta zeudela ahaztu egiten zuten lekuko indiskretu bat zeukatela irudiak lapurtzen. Kontzentrazio maila altua izan dugu.Beheko...
Abenduaren hasierako zubian jota fuego ibili gara lanea. Bost egun izan dira eta ordu asko sartu ditugun arren ez dugu minuturik sobran eduki.Goizez 11ak aldera elkartu izan gara. Lehenago eskolako lanak egin beharra zegoen eta kasu batzuetan futbol partida irabazi beharra.Bi zeregin nagusi eduki ditugu: proiektu zientifikoa eta errobotaren programazioa.Txandaka, taldeko guztiak egin beharreko bi horietatik pasa gara, gehiago ala gutxiago.Arratsaldeko saioak 4:30etan hasi ohi dira eta han ginen, ordenagailuak piztu, helburuak markatzeko hasierako bileratxoa egi...
Bost lanegun ditugu aurretik, abenduaren hasierako zubi luze honetan. Gaur goizetik elkartu gara proiektu zientifikoari bultzadatxo bat eman guran. Lan dexente egin dugu proiektua gorpuzten: izenburu bat aurkitu, hitz gutxitan laburtu eta aurkezpenaren egitura osoa definitzen.Gero arratsaldean Jon Baratas eskoriatzarraren bisitaldia eduki dugu. Oso tipo jatorra dela ikusten da atetik sartzen den momentutik. Gure lana interesatu zaio asko eta ideia batzuk eman dizkigu. Gainera, Eskoriatzako irisgarritasuna neurtzeko eta aztertzeko laguntza emateko prest dago.Bere gurasoekin etorri da eta gur...
First Lego Leaguen eman genituen aurreneko pausuen artean lehenetariko bat Arrasatera joan eta Arizmendi-Ikerlanekoekin egotea izan zen. Orduan gonbidtu genituen gurera etortzera. Atzo bete zuten hitza, gure pozerako.Beñat eta taldeko beste bost bat partaide izan ziren Gatzagan eta errobotarekin egin duten aurrerakada erakutsi ziguten. Aho zabalik utzi gintuen nola lortu dituzten lau misio jokaldi berean burutzea. Txapeldun batzuk dira.Gureek ere orain arte lortutakoak azaldu zizkieten eta hor ibili ziren ikasteko zenbat dagoen eztabaidatzen.Merendolarak prestatu genituen gauzak jan eta eda...
Azaroaren azken igande goizean ere bildu ginen. Baina bezperan egindako lanaren fruituak biltzeko eguna izan zen. Pozik ginen aurreko egunean programatutakoak asko zirelako.Ordu pare baterako eduki genuen. Lehen zatian, errobotaren programaketari ekin genion. Eta gauzak ondotxo doazela ikusi genuen. Ez zitzaizkigun gauzak beti ondo atera baina tira bagoaz.Azken zatian proiektu zientifikoari dedikatu genion ordu erdi luzea. Proiekturaren eskema orokor bat egina daukagu eta hori betetzen hasi beharra zegoen. Datorren asteazkenean hiru gauza landuta ekarri behar genituela erabaki genuen:...
Aurreko zapatuan eduki genuen "gorakadaren" ostean, oraingoan eguaztenean nahikotxo plof atera ginen saiotik.Gauza dexente egin genituen: azokarako gauzak prestatu eta errobota programatu...baina denbora aurrera doa eta gauzak gehiegi dauzkagu oraindik ere zintzilik.Gure gazteak, zentratu beharrean gaude. Talde txikia da eta dena egin gura izanez gero, lan handia egin beharra dago.Adibide bat, eguaztenerako hauek egin beharra genituen:- Mankomunitatekoekin berba egin jakiteko irisgarritasunaren inguruan zerbait egina duten Debagoienean- Martin, Almeneko ikaslearekin berba egin- ...
Eguraldi euritsu eta hotza izan dugula asteburu honetan, eta zer!Prototype taldekoak jota fuego ibili dira lanean, zapatu eta domekan. Lanean eta disfrutatzen, aldi berean.Zapatuko bileran, zortzi egun barru (2010/X/30) gurasoekin egingo dugun aurkezpena planifikatu genuen.Gazteetako bakoitzak aurkezpenerako bere "zatia" dauka eta horretarako powerpointal, bideoa ala dena delakoak prestatuko du. Hauek dira bakoitzak jorratuko dituenak:- Zer da First Lego League? (Xabi)- Proiektu zientifikoa (Ander)- Orain arteko bidea nolakoa izan den eta lan dinamika (Aratz)- Errobota (Jo...
Gaurkoa egun handia izan da. Gauza asko egitekoa. Igor, Idoiaren anaia etorri da eta berarekin errobota programatzeari bildurra kendu diogu. Programazioa nola egiten den ikasten hasi besterik ez dugu egin, baina hori da kontua...hastea. Igorren laguntzarekin errobotak aurrera egin buelta eman eta berriro "etxera" bueltatu da, "mindstorm" esanez.Gai ordenean gauza asko genituela, arratsaldean berriro elkartzea erabaki dugu. Aratz eta Jonek ez zeukaten etortzerik baina gainontzeko denak etorri gara.Mahaia montatzen amaitu dugu eta horik aurrera kamisetaren diseinua amaitu,...
Errege eguna gertu dugu. Atzo arratsaldean etxekoentzako opariak erosten izan nintzen eta txikia nintzenetik nahi izan dudan opariaz oroitu nintzen: robot Emilio. Uste dut denok nahi izan dugula noizbait jostailu hau. Gure garaiarako aurreratua zen, super-jostailu bat. Urtero eskatzen nion Gasparri (bai, Baltasarri opariak eskatzen ez zizkion %2 horretako naiz), baina, amak zioenez, zakuan ahazten zuen. Txollo bat zen. Hura erosten gastatutako diruak pena merezi zuen, egunero zumo fresko eta irribarre zoragarri b...