Azeleragailua martxan
Azkenengo bi astetan asteburuetan bi lan saio egiten ditugu. Bilboko txapelketa gainean daukagu eta lana findu beharra dago.
Errobota oso ondo doa.
Diseinua eta programazioa menperatuta daukagu. Ez ditugu sentsoreak erabiltzen baina gainontzeko abilezi denak ikasiak dituzte gure bost prototypekideek.
Bestetik, hasiak gara proiektu zientifikoaren aurkezpen berriarekin. Prezi erabiltzen ari gara.
Hasieran, kide bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen, froga modura. Gero, tresna ikasia genuela ikusita, proiektu nagusiarekin hasi ginen.
Lehenetan, eta pentsatzen genuelako aurkezpena gazteleraz egin behar genuela derrigorrez...testu dena itzultzen hasi zen Jon.
Gero jakin dugu euskaraz egiteko modua badagoela. Alperrikakoa ez zen itzan Jonek sartutako denbora dena, oso ondo daki Prezi erabiltzen,.
Hau da gazteleraz egiten hasi zena.
Amaitzeko gutxi falta zaigu!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: