Barnetegia

No profile photo GURELprototype | 2010-12-04 20:23

Bost lanegun ditugu aurretik, abenduaren hasierako zubi luze honetan. Gaur goizetik elkartu gara proiektu zientifikoari bultzadatxo bat eman guran. Lan dexente egin dugu proiektua gorpuzten: izenburu bat aurkitu, hitz gutxitan laburtu eta aurkezpenaren egitura osoa definitzen.

Gero arratsaldean Jon Baratas eskoriatzarraren bisitaldia eduki dugu. Oso tipo jatorra dela ikusten da atetik sartzen den momentutik. Gure lana interesatu zaio asko eta ideia batzuk eman dizkigu. Gainera, Eskoriatzako irisgarritasuna neurtzeko eta aztertzeko laguntza emateko prest dago.



Bere gurasoekin etorri da eta gurean egon da ordu terdi pasatxo. Astean zehar akaso berriro elkartuko gara gure proiektua nola gauzatzen dugun erabakitzeko.



Leave a Comment: