Kategoria: zientifikoa
Gaur robota programatzen gara gauza berriekin edo robotan programak obetzen ibili gara eta proiektu zientifiko berria aurkeztu dugu.
Otsilan 12 an gure proiektu zientifikoa gastelaniara pasatu genuen. Asko kostatu zitzaigun. Gero ere robota programatzen haritu ginen, eta robotaren dako eskuak probatzen eta egiten. Bilera bukatzen gindoazela Imanol (gatzaga lagun bat) etorri zen eta idea batzuk bota zizkigun gainera bastante onak.
Egia da Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak eta sarituak izanaren poza eta eskolako lanak, gripeak eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, BeƱatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan egongo garela gelditu ginen.Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela e...
Zenbat lan egin dugun asteburu luze honetan! Benetan nabaritu da konpromisoa eta gauzak ondo egiteko eta amaitzeko gogoa. Boskote zoragarri batzuen entrenatzaileak gara. Abenduaren 8an, aurreko egunetan egindakoaren segidan, goizetik eta arratsaldetik egon gara Elexalde-Torrekuako txokoan. Gauzak arintzeko, ahalegintzen ginen zeregin desberdinak lantzen, freskura apur bat eta konzentrazioa mantentzeko.Hiru zeregin nagusitan ibili gara:- Errobotaren programazioa. Honek eman dizkigu gorabehera gehien. Aldakorra delako. Gauzak ondo goizez eta okerrago arratsaldez. Misioak menderatuta gene...
Azkenengo bileran, Goyo, Eduren laguna etorri zen proiektu zientifikorako azken aholku batzuk emutera eta guk Goyok ezan zituen aholkuak laburrean idatzi genuen.Azkenean proiektu zientifikoa uztera gindoazenean gutako batzuk ensaietan hasi ziren eta besteak bitartean entzuten.
Lanean ari ginenean askotan, familikoen eta herriko lagunen bisitaldiak izan ditugu. Guztiei azaldu gura izan diegu zertan ari ginen eta gure helburuak zeintzuk ziren. "Aurkezpen" horiek oso lagungarriak egin zaizkigu Zamudion egin beharko dugunaren entsegu modura. Ziurtasuna hartu eta gauzak azaltzeko trebezia landu ditugu.Gainera, gure lanaren lekuko izan dira argazki eta bideo kamerak.Hasieran, posatu egiten zuten baina momentu batetik aurrera laneran murgilduta zeudela ahaztu egiten zuten lekuko indiskretu bat zeukatela irudiak lapurtzen. Kontzentrazio maila altua izan dugu.Beheko...
Azken ikutuak eman eta listo daukagu IBILTRACK proiektu zientifikoa. Ez da lan makala izan. Txostenaren egitura idatzi, betetzen joan eta azkenean aurkezpena prestatu.Azken honetarako, alderdi grafikoak sekulako garrantzia dauka, ez dugulako aurkezpena egiteko denbora askorik edukiko. Beraz, irudi adierazgarri asko sartu beharra dago, gauza on bat egiteko.Adibide modura hartuta Gatzaga eta Eskoriatza hartu ditugu. Beraz, batzuk irisgarritasunaren araberako mapak egin, egokituak eta egokitubakoak diren zonaldeak berdez ala gorriz markatu. Besteak, bien bitartean, gida elektronikoak izan ...
Abenduaren hasierako zubian jota fuego ibili gara lanea. Bost egun izan dira eta ordu asko sartu ditugun arren ez dugu minuturik sobran eduki.Goizez 11ak aldera elkartu izan gara. Lehenago eskolako lanak egin beharra zegoen eta kasu batzuetan futbol partida irabazi beharra.Bi zeregin nagusi eduki ditugu: proiektu zientifikoa eta errobotaren programazioa.Txandaka, taldeko guztiak egin beharreko bi horietatik pasa gara, gehiago ala gutxiago.Arratsaldeko saioak 4:30etan hasi ohi dira eta han ginen, ordenagailuak piztu, helburuak markatzeko hasierako bileratxoa egi...
Goizean proiektu zientifikoaren egituraren ideiak bota genituen. Erabaki genuen gure proiektuaren izenburua IBILTRACK izango dela, proiektuaren nondik norakoa komentatu genuen, eta proposamenaren alde teknikoa eta bere helburuak definitu genituen. Denak bete genituen eta fitxa bialdu genuen.  ...
Bost lanegun ditugu aurretik, abenduaren hasierako zubi luze honetan. Gaur goizetik elkartu gara proiektu zientifikoari bultzadatxo bat eman guran. Lan dexente egin dugu proiektua gorpuzten: izenburu bat aurkitu, hitz gutxitan laburtu eta aurkezpenaren egitura osoa definitzen.Gero arratsaldean Jon Baratas eskoriatzarraren bisitaldia eduki dugu. Oso tipo jatorra dela ikusten da atetik sartzen den momentutik. Gure lana interesatu zaio asko eta ideia batzuk eman dizkigu. Gainera, Eskoriatzako irisgarritasuna neurtzeko eta aztertzeko laguntza emateko prest dago.Bere gurasoekin etorri da eta gur...
Igone eta Alfonso Tecnaliakoekin egon ginen azaroaren 30an burututako bigarrenn elkarrizketan. Zamudiora joateko ohitura hartzen ari gara. Oso baliotsua izaten da hangoen laguntza eta prestutasuna.Fatronikeko Borja Bonail-ekin egin genuen bezala, gure proiektuaren tankerakoak ezagutzen ote zituzten eta nolako bideragarritasuna ikusten zioten galdetu genizkien.Alfonsok garbi zuen proiektu interesgarria dela eta aurrera egin behar dugula. Informazioa biltzea eta erabilgarri jartzea dela gure erronka nagusiena.Berak erakutsi zizkigun Google maps eta Navteq bezalakoek eskaintzen dituzten erreku...
Mugikortasun mugatua daukatenen bizimoduan hobetu asmoz egiten ari garen proiekturako informazioa biltzen aritu garaEgin ditugun elkarrizketen artean, azaroaren 30an, bi oso interesgarriak egin genituen.Lehena, telekonferentziaz, Fatronik-eko Borja Bonailekin. Zamudion Ander eta Edorta eta Donostiako Miramongo parke teknologikoan Borja.Gure proiektuaren interesgarritasuna segidan ikusi zuen eta nolako zailtasunak ikusten dizkion komentatu zigun.Besteak beste, egin gura dugun gida elektronikoaren informazioa eta datuak bilatu eta prozesatu behar direla esan zigun. Eta hori beti dela nekeza e...
Guk Azaroaren 27-an programazioari ekin genuen. Honezkero 15-etik 11 daukagu eginda. Atzo egin genuenak: Txertoarena, Garunaren bi probak, bata atea zabaltzearena eta bestea makila bultzatzearena. Eta azkena hezurraren bi probak, bata hezurraren bi zatiak elkartzearena eta bestea hezurraren bi zatien gainean eskaiola jartzearena. Gaur ere programatzen ibili gara eta ia-ia estentarena lortu dugu, baina lasai lortuko dugu eta lortzen dugunean pastilen probarekin hasiko gara. Gaur ere proiektu zientifikoaren gainean berba egingo dugu.
Aurreko zapatuan eduki genuen "gorakadaren" ostean, oraingoan eguaztenean nahikotxo plof atera ginen saiotik.Gauza dexente egin genituen: azokarako gauzak prestatu eta errobota programatu...baina denbora aurrera doa eta gauzak gehiegi dauzkagu oraindik ere zintzilik.Gure gazteak, zentratu beharrean gaude. Talde txikia da eta dena egin gura izanez gero, lan handia egin beharra dago.Adibide bat, eguaztenerako hauek egin beharra genituen:- Mankomunitatekoekin berba egin jakiteko irisgarritasunaren inguruan zerbait egina duten Debagoienean- Martin, Almeneko ikaslearekin berba egin- ...
Zapatu goiz honetan, azaroaren 6koan, Aratzek, Xabik eta Asierrek futbol partida eduki dute eta orduan arratsaldera pasa dugu lan saioa. Lauetan bildu gara eta gauza asko egin ditugu.Proiektu zientifikoari bultzada handia eman diogula uste dut. Elbarrituentzako, gurpil-aulkietan dabiltzanentzako, baina baita umeen kotxetxoak eta esku-orgatilak eta horrelakoak erabiltzen dituztenentzako irisgarritasun gida bat egitea pentsatu dugu. Hau da, gure bailarako herrietako, kaleetako, tabernetako, kultur-etxeetako eta horrelakoetarako informazio zehatza edukiko duen datu-base bat sortzea. Info...
Zapatu honetan Prototype taldeko kideen gurasoekin daukagu bilera. Irailaren hasieratik hona egiten egon garena azalduko diegu. Horretarako gauzak prestatu behar dira. Lanak horrela banatu ditugu:- kideetako bakoitzak gure lanaren zati bat hartuko du: FLL zer den, orain arte egin ditugunak, proiektu zientifikoaren oinarriak, errobotaren programazioa eta erabili ditugun tresna eta programa informatikoak.- powerpoint batez lana aurkeztu eta irudiz erakutsiGaurko eguna izan da aurkezpenaren esaio txikitxo bat egitea. Ondo egon da, lehenengo aurkezpena egin eta gero denon artean aldaketak...
Lehengo astean geratu ginen bezala, asteazken honetan gazteetako bakoitzak arazo bati ala biri buruzko ikerketa txiki bat egin behar zuen.Horrelako pausuak segitu beharra zegoen:- arazoa zein zen azaldu, nolako eragina daukan- egoera horretan dagoenik ezagutzen ote zuten azaldu eta gertuko zein kanpoko adibideak bilatu- argazki batzuk aurkitu arazoa zelakoa den ilustratzeko- elementu hauekin powerpointa prestatu.Asteazkenerako, Jonek eta Anderrek prestatuta zeukaten "beraien" arazoei buruzko powerpointak.Jonek tamainarekin arazoak zituztenak (txikiak ala handiak izateagatik) eta sonan...