Tecnaliakoak beti laguntzeko prest

No profile photo GURELprototype | 2010-12-02 20:15

Igone eta Alfonso Tecnaliakoekin egon ginen azaroaren 30an burututako bigarrenn elkarrizketan. Zamudiora joateko ohitura hartzen ari gara. Oso baliotsua izaten da hangoen laguntza eta prestutasuna.





Fatronikeko Borja Bonail-ekin egin genuen bezala, gure proiektuaren tankerakoak ezagutzen ote zituzten eta nolako bideragarritasuna ikusten zioten galdetu genizkien.
Alfonsok garbi zuen proiektu interesgarria dela eta aurrera egin behar dugula. Informazioa biltzea eta erabilgarri jartzea dela gure erronka nagusiena.
Berak erakutsi zizkigun Google maps eta Navteq bezalakoek eskaintzen dituzten errekurtsoak. Baina, bereziki interesgarria iruditzen zaio Open street map delakoa (goiko mapa programa horretatik ateratakoa da, adibide modura). Open street map kode irekikoa izanik, parte hartzailea eta indartsuagoa iruditzen zaio. Adibide batzuk erakutsi zizkigun eta gure proiketurako aplikagarria iruditu zitzaigun. Aipatutako mapen programa horretan oinarrituta openrouteservice.org ikusi genuen. Hau ere oso egokia gurea bezalako proiektu baterako.
Getafeko edo LogroƱoko adibide batzuk ikusi genituen.



Gero, Igoneren txanda izan zen. Dagoeneko ondo ezagutzen du gure proiektua eta badaki ilusioa borborka daukagula eta lanerako gogoa. Horregatik aurkeztu zigun beraiek garatu zuten scooter-en proiektua. Ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako diseinatuta dauden erdi-aulki erdi-motorra diren tramankulu hauetan guk erabili nahiko genituzkeen hainbat gauza aurkitu daitezke:
- gps lokalizagailua
- tele-asistentzia eta alarma sistemak
- egoera tekniko eta humanoaren inguruko informazioa biltzeko gadgetak
- eta beste hainbat.



Arratsalde aberatsa izan zen. Orain informazio hori prozesatu eta taldean landu beharra daukagu.


Utzi iruzkina: