Eguazten hotza
Aurreko zapatuan eduki genuen "gorakadaren" ostean, oraingoan eguaztenean nahikotxo plof atera ginen saiotik.
Gauza dexente egin genituen: azokarako gauzak prestatu eta errobota programatu...baina denbora aurrera doa eta gauzak gehiegi dauzkagu oraindik ere zintzilik.
Gure gazteak, zentratu beharrean gaude. Talde txikia da eta dena egin gura izanez gero, lan handia egin beharra dago.
Adibide bat, eguaztenerako hauek egin beharra genituen:
- Mankomunitatekoekin berba egin jakiteko irisgarritasunaren inguruan zerbait egina duten Debagoienean
- Martin, Almeneko ikaslearekin berba egin
- Arrasateko Jon Alvarezekin hitzordua jarri
- Gotzon Arzellusekin berba egin.
Lau horietatik, gauza bat ala bestea dela, ez genuen ezer egin.
Zapatu honetan buelta eman behar diogu sentitzen dugun "beherakadari" eta ea lortzen dugun lanak banatu, umorea mantenduz eta taldeko energiaz berpiztu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: