Liburu eta disko azoka

No profile photo ZEBARRI | 2014-05-12 13:34

Hau ez da kontu berria: 12 urte daramatza Euskara Zerbitzuak liburu eta disko azoka antolatzen Txiki Otaegi plazan. Aurtengo datak maiatzaren 15 eta 16a dira. Baina dena ez da erostea izango; horregatik, zenbait ekintza antolatu dituzte. Beheko kartel honetan duzue informazio guztia:  


Hasi dira jada standak prestatzen Durangoko Landako gunean, Euskal Disko eta Liburu Azokaren 47. edizioari hasiera emateko datorren abenduaren 6ean. Lau egunetan zehar Durango Euskal Herriko euskaltzaleen bilgune izango da eta bertan aurkeztuko dira euskal liburugintza eta musika arloko azken nobedadeak.Anima zaitezte!Plan ezinhobea da bakarrik, betiko lagunekin, familiarekin edota BERBALAGUN TALDEAREKIN JOATEKO!


San Milixanak zirela-eta, artisau lanak, erroskilak, liburuak eta bigarren eskuko gauzak salgai jartzeko postua montatu genuen elizpean. Euria goitik eta behetik,  baina gu animoso.Azaroaren 14an, goizeko lehen ordutik montatuta genituen hiru mahaiak, soziedade parean, aterpean. Eskerrak, ez zuen atertu ia goiz osoan. Horrek jende kopurua gutxitu zuen baina hala ere pasa ziren gure txokotik.Sekulako arrakasta izan zuten erroskilek, segidan saldu ziren. Baita artisau lanek ere. Izan ere, Enrike, Itsaso eta Txemaren lanak oso politak ziren.Azokan lortutako diruarekin, errobotaren mahaia,...


Eguazten hotza

No profile photo GURELprototype | 2010-11-10 09:40

Aurreko zapatuan eduki genuen "gorakadaren" ostean, oraingoan  eguaztenean nahikotxo plof atera ginen saiotik.Gauza dexente egin genituen: azokarako gauzak prestatu eta errobota programatu...baina  denbora aurrera doa eta gauzak gehiegi dauzkagu oraindik ere zintzilik.Gure gazteak, zentratu beharrean gaude. Talde txikia da eta dena egin gura izanez gero, lan handia egin beharra dago.Adibide bat, eguaztenerako hauek egin beharra genituen:- Mankomunitatekoekin berba egin jakiteko irisgarritasunaren inguruan zerbait egina duten Debagoienean- Martin, Almeneko ikaslearekin berba egin- ...


Emaitza onak

No profile photo GURELprototype | 2010-11-07 07:21

Zapatu goiz honetan, azaroaren 6koan, Aratzek, Xabik eta Asierrek futbol partida  eduki dute eta orduan arratsaldera pasa dugu lan saioa. Lauetan bildu gara eta gauza asko egin ditugu.Proiektu zientifikoari bultzada handia eman diogula uste dut. Elbarrituentzako, gurpil-aulkietan dabiltzanentzako, baina baita umeen kotxetxoak eta esku-orgatilak eta horrelakoak erabiltzen dituztenentzako irisgarritasun gida bat egitea pentsatu dugu. Hau da, gure bailarako herrietako, kaleetako, tabernetako, kultur-etxeetako eta horrelakoetarako informazio zehatza edukiko duen datu-base bat sortzea. Info...


hobekuntza lanak

No profile photo PROTOTYPE | 2010-11-04 17:33

Azaroak 3-ko bileran, sapatuan eduki genuen bilerari bruz hitz egin dugu, zer gauzak obetu behar dugun eta gauza gehiagotaz.Gero robotaren inguruan taldeak egin genuen edo banatu egin ginen batzuk robotaren proba berriak programatzen eta besteak robotaren esku berriak edo gauza berriak montatzen.Azkenik azokaren postuari buruz hitz egin genuen.


Atzo egin nuen urteroko erromesaldi txikia euskal kulturaren Meka edo Jerusalemera. Inoiz komentatu dudanez, Durangoko abendu hasierako plaza hori ezinbesteko zaio gure kultura txikiari biziraungo baldin badu. Bertan ikusi nuenez, iraun ezezik, eraldatu ere egingo da apurka-apurka, teknologia berriek dakartzaten aukera eta erronka berriei esker (edo horien ondorioz, esan beharko nuke?).Espero baino jende gutxiago sumatu nuen Azokan, larunbat arratsaldea izanik, nahiko urri zela esango nuke. Joan ginenentzako, aldiz, askoz hobe, erakus mahaietara gerturatzeko inolako trabarik ez genuen izan ...



facebook


http://www.redbullsoapboxusa.com/Game.aspx http://www.topejuegos.net/juego/1145/Red-Bull-Soap-Race.html


Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea 2009ko Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokan izan da. 105.000 inguru bisitari izan ditu aurton Gernikako azokak.  http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&t=4252


Gaur goizean, Ordizian asteroko azoka zegoela eta, zuhaitzetako ekintzaileekiko elkartasuna adieraztearren, AHTren aurkari bat Ordiziako arboledako zuhaitz batera igo da. Pankarta artean, azokan zeudenei eskuorriak banatu zaizkie, azken egunotako ekintzaren berri eman eta datozen mobilizazioetan parte hartzera animatuz. Bestalde, AHTren inguruko informazioa duten panelak jarri dira handik gertu. Jende asko geratu da paneletako argazkiak erakarrita eta AHTren inguruko informazio ugari irakurtzera.Gogorazi behar dugu, Berostegin lanak geldituta jarraitzen dutela eta egunero 19:00etan, kontzen...


            Datorren Ostiralean, hilaren 16an 18.30tatik aurrera truke azoka antolatu dugu sukabi gazte lokalean. Kolektiboek bere txokoa izango dute bere materiala salmentan jartzeko,pintxoak izango dira. Animatu eta kontsumismotik at! 


AZA etxearen azkena, nobela beltza? kritika soziala? autobiografia?  Kritikak esana:Kronika da, badaki nork (Etxebexte, TRABART)A, ze meza! (Ane Maroz, AISIA)


Hona hemen blog honen musikari faboritoen azkena, SKIZOPOZIKSen "ero maite, beti amore" hain zuzen ere. Azala "Adar Paled Ziur"-ena da. Hamaika kantu bitxik osatzen du jada emulean eskuragarri dugun lan hau.Kritikak esan du:"Erraiei arre!" (A. Turuta, TRABART)"Oxo goxo" (Nekane P., AISIA)


Hona hemen Durangoko txapeldun ikustezinak irakurri nahiko lukeen liburua, E. Unanueren azkena.Topatuko al du Landakoko azokan? Kritikak esan du: "Alu drama mardula" (Etxebexte, TRABART)"A ze meza" (Ane Maroz, AISIA)Asteotan, hemen, AZA argitaletxearen material berriaren berri izango duzue. On egin!


1. Umeei iruzurrik ez. Serio-serio gerturatzen ziren liburuengan, eta nirea ikusterakoan, ozenki irakurri ohi zuten titulua: Pa-u-la-ren sei-ga-rren a-tza-ma-rra. Eta segituan Paularen atzamarrak kontatzeari ekiten zioten: Bat-bi-hiru-lau-bost-sei. Ados. Orduan bai, lasai geratzen ziren, eta barruko marrazkietan galtzen ziren. 2. Musikariek ere irakurtzen dute. Txuma Murugarrenek (edo Mikel Urdangarin ote zen?) Sua Falta Zaigu erosi zuen, eta nik sinatu. Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu ere bat-batean, isilean bezala agertu zitzaidan, liburua gustatu zitzaiola esatera. Bejondeiela! 3. Ikasl...


Durangoko Azoka

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-10 18:54

Atzo amaitu egin zen Durangon urtero eta duela 42 urtez ospatzen den azoka famatua. Azoka 5ean hasi eta 9rarte izan zen. Azokako egunetan zehar milaka pertsona joan dira eta idazle famatuon presentzia egon da. Urte honetan 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu da. Gerediaga Elkarteak 1965. urtetik antolatzen duen Azoka hau. Azoka amaitu baino lehen, ixteko ordu erdi falta zenean agertu zen Olentzero. Han izandako guztientzako gozokiak ekarri eta banatu zitu eta Olentzerori idatzi zioten umeen artean zozketa Bilboko Antton Gandarias izan zen zorteduna eta berak jaso zuen Gabonet...


Ukan euskararen birusak zabaldu ditu abenduaren 5eko goizeko 10:30etan Durangoko Azokako ateak. Ikastetxeetako ikasle eta irakasleak izan dira lehenengo bisitariak. Dena dela, edozein bisitarirentzako ditu irekiak ateak. Horretarako, 554 nobedade (395 liburu eta 74 disko) izango dira eskuragai. Aurten, baina, umorearen hiriburu ere izan nahi du aurten Durangok. Horretarako, eta umorea gai nagusi hartuta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gerediaga elkarteko kideek.   Audioa ::: Jon Irazabal, Durangoko Azokako zuzendariari egindako elkarrizketa Euskadi Irratian.    ...


Gaur goizean, Lea-Artibaiko amankomunazgoak eta udalak antolatutako zaldi azoka izan da Etxebarrin. Egiten den azoka bakarra da gurean eta aurten, aukera izan dugu bertan gure berri emateko. Mankomunitatera jo eta bertan, postu bat jartzeko tramitazioa arazorik gabe bideratu zigun teknikariak, handik, Iñigo Ansola (amankomunazgogko lehendakariak) baiezkoa eman bazigun ere, azoka baina bi egun lehenago herriko alkateak baimena ukatu digu. Bere ustez, ezin dugu postu bat jarri azoka horretan zaldiekin ez dugulak zer ikusirik. Hau dela eta gure postua  hutsik egon da,; ikusi argazkian:Bai...


Azkenean inauguratu da hainbeste polemika ekarri duen Azoka berria.  Polemika hain gogorra izan da eta udalaren egozkorkeria hain handia Haundiren denboraldi bukaerako afaria eta Trinitateko danborradaren afaria aparkaleku berrira mugitu dituztela.  700.000 €-tako gastua justifikatzeko ote?.  Kontutan izanik handik 50 metrotara sekulako aparkaleku handia dagoela, ez dago hain argi.  Hala ere, gauza bat dago argi.  Elgoibarren dirua barra-barra dagoela, olibondo bonsai batzuk hasi bait dira jartzen hain famosuak egin diren elgoibarko "roskilla errotondetan".  No...


Azken iruzkinak