Durangoko Azoka
Atzo amaitu egin zen Durangon urtero eta duela 42 urtez ospatzen den azoka famatua. Azoka 5ean hasi eta 9rarte izan zen. Azokako egunetan zehar milaka pertsona joan dira eta idazle famatuon presentzia egon da.
Urte honetan 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu da. Gerediaga Elkarteak 1965. urtetik antolatzen duen Azoka hau. Azoka amaitu baino lehen, ixteko ordu erdi falta zenean agertu zen Olentzero. Han izandako guztientzako gozokiak ekarri eta banatu zitu eta Olentzerori idatzi zioten umeen artean zozketa Bilboko Antton Gandarias izan zen zorteduna eta berak jaso zuen Gabonetan Olentzerori eskatutakoa.
Azokak eskaini eta jaso duen aniztasuna nabarmendu dute azokaren antolatzaile Gerediaga elkarteak, Euskal Editoreen elkarteak eta Diskoetxeen ordezkariak. Durangoko azokaren zuzendari Jon Irazabal “pozik” agertu da “Azokara etorri direnak asko izan direlako. Aurten ez da iaz bezala igarri, jende kopuru aldetik behintzat, egun jendetsuagoak edo ez hain jendetsuak. Egun guztietan egon da jende asko eta pozik gaude izandako erantzunarekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: