Hau da blog honen azken sarrera.Blog hau, unibertsitateko ikasgai baten ariketa giza sortu zen, zeinean astean 3 aldiz idatzi behar genuen aurretiaz erabakitako gai bati buruz.Lauhilabetea amaitzear da eta laister ditugu azterketak. Gaur Urtarrilak 14, blogean idazteko azken eguna da, eta beraz azken sarrera honekin blog honi amaiera ematen diot.Nire betekizuna eta betebeharra hemen amaitu egin da, orain nire bidea jarraitu behar dut, eta zuek ere zuena.Aio eta urrengo baterarte.Oier Ibarra
Arantzazu aldizkaria aro berria hazi du.Frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen barruan hartu ditu. 1921ean sortu zuten aldizkaria. Aro berria hasi du gaur Arantzazu aldizkariak, Arantzazuko (Oñaki, Gipuzkoa) frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen aldizkariaren barruan hartu baititu (SAP eta Misiones franciscanas), eta Donostian aurkeztu dute gaur, Kursaalen. Orain arteko irizipideei helduta, "arlo berrietara" ireki nahi du, eta "gazteak bildu". 1921ean sortu zuten Arantzazu. Nahiz eta garai berria hasi, gaur atera duten zenbakia ez da 1.a, baizik eta...
Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak 2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak. 2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Azken aldian, besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren ...
Bi donostiar eskiatzaile hil dira Espainian, elur-jausi baten ondorioz.Espainiar bizilagun lagun bat ere zendu da ezbehar berean, Formigalen, gaur goizean. Gizonezkoak dira hirurak, 32 eta 37 urte artekoak. Pistetatik kanpo zeuden, Guardia Zibilak esan duenez. Hiru eskiatzaile hil dira gaur goizean Formigalgo (Aragoi) eski estazioan, elur-jausi batek azpian harrapatuta eskiatzen ari zirenean, eta haietatik bi donostiarrak direla esan du Guardia Zibilak. Hirugarrena Zaragozako (Espainia) bizilaguna da. Gizonezkoak dira hirurak. Donostiar haietako batek 36 urte zituen (Daniel O.E.), besteak ...
Fernando Beorlegi margolari Napartarra Irunen hil zen atzo 79 urte zituela. Fernando Beorlegi margolaria hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa), gaixotasun luze baten ondorioz, ia 80 urte zituela. 1928ko urtarrilaren 21ean jaio zen, Arrizabalagan (Nafarroa), eta Eibarrera (Gipuzkoa) ezkondu zen 1956an, Maria Luisa Ereña emaztearekin. Eibarren Txopitea, Marino Plaza edo Paulino Larrañaga artistekin hartu-emana izan zuen. 1957tik hainbat erakusketa izan zituen; batik bat, Euskal Herrian. 1993an zabaldutako erakusketa batean ia bere obra osoa erakutsi zuen.
Hasi da, gabon osteko gastuen ostean, gastu gehiago egiteko sorturiko asmakizuna, MERKEALDIAK.EAE osoan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dendetan gaur abiatu da beherapen denboraldia. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etzi egingo dute. Gaur hasi dira merkealdiak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bi hilabete iraungo dute. Epe horretan, salgaiak ohikotan baino merkeago erosteko aukera izango da. Kontsumitzaile elkarteek agertu dutenez, batez beste, 260 euro gastatuko dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek merkealdietan, eta, batik bat, arropa eta zapatak erosiko dit...
N'Djamenatik atera dira eguerdian Zoeren Ontziko sei kideak. 103 haur Europara eramateko ahalegina egiten ari zirela atxilotu zituzten Txaden, bahiketa leporatuta. Pasa den asteazkenean zortzi urtean gatibu lanak egitera zigortu zituzten. Frantziara bidean dira Txaden atxilotu eta zigortutako Zoeren Ontzia Gobernuz Kanpoko Erakundeko sei kideak -frantziarrak denak-. N'Djamenatik atera da gaur eguerdian Frantziara eramango dituen hegazkina. Zortzi urtean gatibu lanak egiteko zigorra ezarri zien Txadeko Justiziak. Guztira hamar lagun dira N'Djamena hiriburuko auzitegian epaitu zituztenak: ...
Hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi egin ditu eta hiru galdu. Vidorreta izendatu dute ACBko abenduko entrenatzaile onena. Hauek dira talde Bilbotarraren zenbakiak. Iurbentia Bilbao Basket taldeak, Espainiako ACB Ligan lidergoan lortu zuelako atzo. Berak irabazi egin zion MMT Estudiantesi -73-67-, eta Tau Baskoniak DKV Joventut -80-73- mendean hartu zuelako jarri da lider. Inoiz ez zen izan. Real Madrilekin batera dago lidergoan. Biek, orain arte hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi dituzte eta hiru galdu. Joventut eta Bartzelona daude ondoren, porrot bat gehiagoreki...
Azkenean berdinduta bukatu dute Euskal Herriak eta Kataluniak gaur gauean San Mamesko lagunarteko partidan: 1-1. Kataluniak sartu du lehen gola, aurreneko zatian: 0-1 (Bojanek). Euskal Herriaren gola Adurizek egin du, bigarren zatian. Jokalariak: Riesgo; Iraola, Labaka, Amorebieta, Del Horno; Prieto, Orbaiz, Yeste, Aranburu; Etxeberria, Fernando Llorente izan da euskal selekzioaren hamaikakoa. Lehen zatiaren erdialdera min hartu du Etxeberriak -zaintiratua-, eta Aduriz sartu da zelaian. Riesgo, Rekarte, Urzelai, Mikel Gonzalez, Mendieta, Puñal, Gabilondo eta Joseba Llorentek bigarren partea...
Bizkaia sarituenaBilbotik gertu, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Galdakaon 18 milioi euro banatu zituen atzoko zozketak 76.623 zenbakiari eskerrak. Galdakaoko bigarren administrazioak saldu zituen denak, 900 hamarren guztira, eta hortik alboko herrietara hedatu ziren. Arduradunak jakinarazi zuenez, saritutako zenbakiaren lau serie itzuli egin zituen. Donostiako Urbieta kaleko 17. saltokiak ere 12 milioi euro banatu zituen zenbaki beraren 600 hamarren salduta. 20.000 euro eskuratuko ditu erosle bakoitzak eta jabeak azaldu zuen ohiko bezeroen eta beste batzuen artean banatu zituztela. Arabako E...
Gaurkotasun gaiak jorratzen dituen blog-a.