Amnesty Internationalaren zalaketa Espainian

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-11-15 10:00
1

Amnesty Internazionalak Espainiari eskatu dio tortura kasuak salatzea eta poliziaren <<inpunitatearekin>> amaitzea.

Amnesty Internazionalaren ustez torturaren gaia amaitzeko, borondate falta dago Espainian. Espainiako Gobernuak ukatu egiten du torturak daudenik, eta horrek, «giza eskubideen urraketa gehiago egotea» eragin duela uste du Espainiari buruzko ikerketak egiten dituen AIko kide Rachel Taylorrek. Torturak egiteko «inpunitatea» dagoela salatu du, eta horrekin amaituko bada, Espainiako agintariek tortura existitzen dela ukatzeari uztea ezinbestekoa dela uste du.

Amnesty Internazionalak Espainia: gatza zaurian. Tortura eta tratu txar kasuetan polizien inpunitate efektiboa izena duen txostena aurkeztu zuen atzo jasotzen denez, Espainiako espetxeetan zein polizia-etxeetan gertatzen diren torturak «ez dira kasu bakartuak». Zenbait kasu zehatz aipatzen ditu txostenak, eta hauek eragozteko Espainiak ez dituela hartu zitzakeen neurriak hartu salatzen du.

Kanpotik ezan behar digute guk guztiok dakiguna, kanpoko ekintza gure Espainia barruko ekintza baino indar handiagoa dauka gobernuarengan dirudienez, tristea.


Briviba

Briviba 2007-11-22 12:20 #1

Inungo ez bairik gabe horrelako txostenek berretsi egiten dute hemen dakiguna. Jakina da tortura egon badagoela, eta alde horretatik, agian beti kasuren bat egotea ekidi ezina suerta daiteke. Baina Estatu espainiarraren kasuan gauzak desberdinak dira, ez dira neurriak hartzen honen aurka borroka egiteko. Eta lehenengoa da onartzea badaudela kasuak. Diagnostikoa eginda, zerk laguntzen du tortura burutu ahal izatea? Inkomunikazioak seguru... ez ote litzateke pausu bat hau debekatzea. Eta zer moduzkoa kamerak kosimaldegietan jartzea, galdetegiak egiten diren leku horietan... Ez al daude kamerak kaleko edozein izkinetan? Komisarietan zergatik ez?


Utzi iruzkina: