Fernando Beorlegi margolaria hil da

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2008-01-07 20:45

Fernando Beorlegi margolari Napartarra Irunen hil zen atzo 79 urte zituela.

Fernando Beorlegi margolaria hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa), gaixotasun luze baten ondorioz, ia 80 urte zituela. 1928ko urtarrilaren 21ean jaio zen, Arrizabalagan (Nafarroa), eta Eibarrera (Gipuzkoa) ezkondu zen 1956an, Maria Luisa Ereña emaztearekin.

Eibarren Txopitea, Marino Plaza edo Paulino Larrañaga artistekin hartu-emana izan zuen. 1957tik hainbat erakusketa izan zituen; batik bat, Euskal Herrian. 1993an zabaldutako erakusketa batean ia bere obra osoa erakutsi zuen.




Utzi iruzkina: